Aku wa Sonzai Shinai

Aku wa Sonzai Shinai
Jatorria
Argitaratze-data2023
Izenburua悪は存在しない
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena106 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ryūsuke Hamaguchi
Gidoigilea(k)Ryūsuke Hamaguchi
Antzezlea(k)
Ryō Nishikawa (en) Itzuli
Ayaka Shibutani (en) Itzuli
[[Kategoria:Ryō Nishikawa (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ayaka Shibutani (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaEiko Ishibashi (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaYoshio Kitagawa (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
FIPRESCI Prize at Festival of Venice (en) Itzuli
Grand Jury Prize of the Venice Film Festival (en) Itzuli

IMDB: tt28490044 Filmaffinity: 955742 Allocine: 318540 Rottentomatoes: m/evil_does_not_exist Metacritic: movie/evil-does-not-exist Edit the value on Wikidata

Evil Does Not Exist (japonieraz: 悪は存在しない, Hepburn: Aku wa Sonzai Shinai?) 2023ko Ryūsuke Hamaguchi japoniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Takumi Tokiotik gertu dagoen herri batean bizi da, bere alaba gaztearekin, Hanarekin. Basoz inguratutako herria da, oreinentzako bidexka bat eta ur freskodun erreka bat dituena. Takumik herritarrentzako lan txikiak egiten igarotzen du eguna: egurra mozten du, errekatik ura hartzen du bertako jatetxekoek fideoak egos ditzaten, eta, oroitzen denean, alabaren bila joaten da eskolara. Herriko biztanleak lasai bizi dira, hiriko estres eta erritmo geldiezinetik aldenduta.[1]

Gauzak aldatu egingo dira Tokioko enpresa batek herriko lur batzuk erosi ondoren. Enpresaren helburua glamping negozio bat muntatzea da, hiriko turista dirudunek kanpin esperientzia erosotasunez bizi dezaten. Enpresak bilera bat antolatuko du herriko biztanleekin, hitz egiteko, bizilagunen kezkak entzuteko, eta haiei proiektua azaltzeko. Bileran argi geldituko da, ordea, enpresak ez duela inongo intentziorik herritarren iradokizunei kasu egiteko, eta, gainera, proiektuak errekako ura kutsatuko duela.[1]

Aktoreak

  • Hitoshi Omika: Takumi[2]
  • Ryo Nishikawa: Hana[2]
  • Ryuji Kosaka: Takahashi[2]
  • Ayaka Shibutani: Mayuzumi[2]
  • Hazuki Kikuchi
  • Hiroyuki Miura

Erreferentziak

  1. a b «Errekak, kanpinak eta desbideraketak» Berria 2024-05-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. a b c d (Ingelesez) Kiang, Jessica. (2023-9-4). «'Evil Does Not Exist' Review: Ryusuke Hamaguchi's Tale of Rural Gentrification Is a Tone Poem with an Atonal End» Variety.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q120897557
  • Wd Datuak: Q120897557


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.