Albert Bierstadt

Albert Bierstadt

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSolingen, 1830eko urtarrilaren 7a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak  (1853ko irailaren 15a -
HeriotzaNew York, 1902ko otsailaren 18a (72 urte)
Hobiratze lekuaRural Cemetery and Friends Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Charles Bierstadt (en) Itzuli
    Edward Bierstadt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
(1853 - 1857)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Karl Friedrich Lessing
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta eszenografoa
Lantokia(k)Kalifornia
Irvington (New York)
Düsseldorf
Erroma
Colorado
New Bedford (Massachusetts)
New York eta Wyoming
Lan nabarmenak
ikusi
  • North Dome, Yosemite Valley (en) Itzuli
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaHudson Ibaiaren Eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Musicbrainz: c0ade300-c83b-4567-98c2-cef7133afb71 Discogs: 2240769 Find a Grave: 3014 Edit the value on Wikidata

Albert Bierstadt (Solingen, Alemania, 1830eko urtarrilaren 7a - New York, AEB, 1902ko otsailaren 18a) alemaniar jatorriko estatubatuar margolaria izan zen, AEBetako Mendebaldeko berebiziko irudiengatik ospetsua.

Bizitza

Bi urte zituela, 1833an, gurasoak eta anaiak New Bedford, Massachusettsa joan ziren, garai hartan bale ehizaren inguruko industriagatik hiri garrantzitsua. Bierstadt autodidakta modura hasi zen marrazten eta margotzen. Dagerrotipoan eta hastapenetan zegoen argazkigintzan ere interesa izan zuen; izan ere bere anaia lanbidez argazkilaria zen.

1853an Alemaniara itzuli zen Johann Peter Hasenclever margolari ospetsuaren ikasle izateko asmotan, izatez urruneko ahaidea. Düsseldorfa heldu eta zuela gutxi zendu zela jakin zuen. Hasenclever-en lagunek Bierstadt-en kargu egin ziren eta 1853tik 1857 urte bitartera, Düsseldorfeko Kunstakademie-n paisaia pintura ikastea lortu zuten, bertan besteak beste Carl Friedrich Lessing eta Andreas Achenbach irakasle izan zituen. Geroago Emanuel Leutze eta beste bi estatu batuetar margolariekin batera, Alemania, Suitza eta Italian barrena paisaia margoak egiten aritu izan ziren. Bidai hauetan Bierstadt-ek marrazki asko egin zituen eta ondoren bere estudioan olioz egindako lan handiak egiteko erabili zituen. Berak eginiko margo-oihal erraldoiak bere lanaren ezagugarri bihurtu ziren.

1859an AEBetako Mendebaldera bidaiatu zuen, eta han Mendi Harritsuen ikuspegi ikusgarrien lanak egiteko baliatu zen.

"Yosemite Aranean", 1872an

Bere bizitzako azken urteetan, estatubatuetarrek inpresionismoa goresten hasi eta bere lana zaharra eta modaz iragana zela iritzi zuten eta horrela bere lana erabat alde batera utzi zuten. 

Bere lanik ezagunenak Rocky Mountains (1863) eta La Merced ibaia, Yosemite harana (1866) dira, biak New York-eko Metropolitan Museum of Art-en ikusgai.

Iruditegia

  • Grizzly hartzak
    Grizzly hartzak
  • Neguko paisaia
    Neguko paisaia
  • Txlupa indiarra
    Txlupa indiarra
  • Sioux herria Fort Laramietik gertu
    Sioux herria Fort Laramietik gertu

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Bierstadt
  • White Mountain paintings by Albert Bierstadt
  • Albert Bierstadt Biography and Images: Hollis Taggart Galleries
  • Museum of Nebraska Art MONA Moment
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q77132
  • Commonscat Multimedia: Albert Bierstadt / Q77132

  • Wd Datuak: Q77132
  • Commonscat Multimedia: Albert Bierstadt / Q77132