Alemaniar
Alemaniarrak Deutsche | |
---|---|
1. lerroa: Martin Luther, Otto von Bismarck, Ludwig van Beethoven, Immanuel Kant, Johann Wolfgang von Goethe 2. lerroa: Johannes Gutenberg, Wolfgang Amadeus Mozart, Johann Sebastian Bach, Richard Wagner, Georg Wilhelm Friedrich Hegel 3. lerroa: Friedrich Schiller, Karl Marx, Grimm anaiak, Konrad Adenauer, Albrecht Dürer 4. lerroa: Gottfried Wilhelm Leibniz, Karl Benz, Konrad Zuse, Marlene Dietrich, Max Planck 5. lerroa: Claudia Schiffer, Albert Einstein, Johannes Kepler, Friedrich Nietzsche, Heidi Klum 6. lerroa: Willy Brandt, Jürgen Klinsmann, Wernher von Braun, Katalina Errusiakoa, Carl Friedrich Gauss | |
Biztanleak guztira | |
155.000.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Alemania: 80.000.000
| |
Hizkuntza | |
Alemana eta haren dialektoak | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Alemaniarrak[1] (alemanez: Deutsche) Europako etnia bat dira. Mundu osoan badira Alemaniako herritarrak eta alemaniar etorkia dutenak.
1871n Alemania estatu-naziotzat eratu zutenean, Europan bizi ziren alemaniar guztiak ez ziren barruan sartuta. Beraz, Alemaniako herritarrak (bundesdeutsche) eta alemaniar arbasoak zituztenak (deutschstämmige) banatu ziren eta, era berean, Alemaniar Inperioaren herritarrak (reichsdeutsche) eta kanpoaldean bizi ziren alemaniarrak (volksdeutsche) bereizi ziren.
Munduan aleman hizkuntzak dituen 100 milioi hiztunetatik 66–75 milioi baino ez dira bere burua alemaniartzat dutenak. Gainera, badira alemaniar arbasoak dituzten 80 milioi lagun (Ameriketako Estatu Batuetan, Brasilen, Kanadan, Argentinan, Frantzian, Errusian, Txilen, Polonian, Australian eta Errumanian, gehienbat), alemanaren hiztunak ez direnak.[2]
Bestetik, Alemaniaz kanpo bizi diren aleman hiztunen komunitateak (Austrian, Suitzan, Liechtensteinen edo Luxenburgon) ez dute bere burua alemaniartzat hartzen, baizik eta beren herrialdeko herritartzat.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Hablantes del alemán en el mundo
Kanpo estekak
- Datuak: Q42884
- Multimedia: Germans / Q42884
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |