Arretxinaga

Arretxinaga
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaMarkina-Xemein
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°16′17″N 2°29′43″W / 43.2712598°N 2.4951827°W / 43.2712598; -2.4951827
Demografia

Arretxinaga Markina-Xemeingo auzo bat da, fusioa baino lehengo Xemeinen dagoena.

Ondarea

  • Arretxinagako San Migel baseliza, hexagono itxurako eraikina da. Baselizaren barnean, hiru harri erraldoi daude elkarren orekan. Tarteko zulo batean Mikel goiaingeruaren irudia dago. Kondairaren arabera, neska edo mutil laguna bilatu nahi duenak hiru aldiz pasatu behar du bertatik. Beste batzuen arabera, haginetako mina pasatzeko harri horietako baten zati txiki bat sartu behar da ahoan.
  • Baselizaren ondoan, Xemeingo udaletxea zena dago. 1952an Markina eta Xemeinek bat egin zuten arte, Xemeingo udaletxea zen.
Arretxinagako eliza kanpotik ikusita
Arretxinaga barneko haitzak

Jaiak eta ospakizunak

Arretxinagako jaiak irailaren 29an izaten dira, Mikel goiaingeruaren omenez. Egun horretan Xemeingo ezpata dantza (eguerdian) eta mahai gainekoa (gauerdian) dantzatzen dituzte herriko dantzariek.

Kanpo estekak

  • Arretxinagako San Migel baseliza Euskadi.net webgunean.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Arretxinagari buruzko argazkiak Panoramio webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254109
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00504/eu_a_5049/a5049
  • Wd Datuak: Q12254109


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.