Ataman

Krasnoschekov atamana (Alexei Antropov, 1761)

Ataman kosakoen buruzagien izena da. Otaman, wataman, vataman; hitzak erabili izan dira aldaera gisa (errusieraz атаман, ukrainieraz, отаман).

Etimologia

Hitzaren jatorria eztabaidatua da. Batzuen ustez alemanierako haupmann ("kapitain", literalki "gizonen burua") hitzetik dator, eta txekieratik edo polonieratik hartu zuten kosakoek. Beste batzuen ustez, turkiar jatorria du.

Historia

XVI. mendetik, biltzar batean biltzen ziren urtero Don inguruko kosakoak. Urteroko biltzar horietan, buruzagi izango zen ataman bat aukeratzen zuten. Nahi izanez gero, buruzagi horri aginpidea kentzeko aukera zuen biltzarrak. Gerra sortzen bazen, buruzagi berezia hautatzen zuten armada gidatzeko.

Bohdan Khmelnitski kosakoak zuzenduta, 17. mendearen erdialdean kosakoek estatu independente bat osatu zuten gaurko Ukrainan, eta atamanerria izena ematen zaio hari, bere agintari gorenak atamanak baitziren.

XVIII. mendetik aurrera, Errusiako gobernuak izendatu zituen atamanak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q727229
  • Wd Datuak: Q727229