Automatizazio

Automatizazioa ekoizte, egokitze, banatze, aztertze eta kudeatze prozesuetan gizakien esku-hartze zuzena murriztea ahalbidetzen duten tekniken multzoa da. Automatizazio tekniken euskarri teorikoak automatika (matematika aplikatuen adarra) izeneko zientziatik datoz. Aplikazio ugari ditu automatizazioak: prozesu industrialetan, gestioan, garraioan, etab.

Prozesu horietako eragiketak gizakiek zuzenean egiten ez dituztenean, automatikoki baizik, horri erregulazio automatikoa deitzen zaio. Horixe da, hain justu (erregulazio automatikoa), automatizazioaren giltzarri nagusietakoa, eta hauxe du oinarrizko printzipio: egonkortu beharreko magnitude bakoitza neurtu, neurketaren bat-bateko balioa igorpen balioarekin alderatu, bereizketa seinale bat eratu, seinalea funtzio sorgailu batean tratatu eta aginte seinalea sortu, horrek dagokion erregulatze organoa gida dezan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-02-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
  • Automatizazio industrial

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184199
  • Commonscat Multimedia: Automation / Q184199

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX4659844
  • BNF: 11972980r (data)
  • GND: 4003957-2
  • LCCN: sh85010116
  • NDL: 00568996
  • NKC: ph114100
  • AAT: 300056084
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D001331
  • Wd Datuak: Q184199
  • Commonscat Multimedia: Automation / Q184199