Bandurria

Bandurria.

Bandurria harizko musika tresna da, Espainian erabiltzen dena. Gitarraren antzekoa da, baina askoz ere txikiagoa, eta giderraren eta kaxaren elkargunean hura baino estuagoa. Antzina hiru soka besterik ez zituen eta gider leuna; hari ardatzik gabea zen. Gaur egun 12 hari ditu pareka jarrita; lehenengo seiak hestez eginak dira, eta hari-bilduak beste seiak. Giderrak metalezko 14 hari ardatz finko ditu. Oskol edo bufalo adar punta batez jotzen da; kontzertuetan hiru bandurriako taldeak izaten dira, herri musikan batez ere.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-08-29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q370534
  • Commonscat Multimedia: Bandurria (instrument) / Q370534

  • Identifikadoreak
  • GND: 7681584-5
  • AAT: 300265867
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 1869
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q370534
  • Commonscat Multimedia: Bandurria (instrument) / Q370534