Buztintze

Buztintze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Buztintzeko Jasokuntzeko eliza

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaBuztintze-Hiriberri
Administrazioa
Motaherria
Izen ofiziala Bustince
Posta kodea64220
Herritarrabuztintzear
Geografia
Koordenatuak43°11′18″N 1°10′48″W / 43.18823122°N 1.1799819°W / 43.18823122; -1.1799819
Azalera0,26 km²
Garaiera199 metro
Distantzia7,0 km (Donibane Garazitik)
Demografia

Buztintze[1][a] Buztintze-Hiriberri udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.

Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1793. urtean Hiriberri udalerri zaharrarekin bat egin zuen Buztintze-Hiriberri udalerria sortzeko.

Bertako biztanleak buztintzearrak dira.

Izena

Buztintze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • frantsesez: Bustince ("buztánz" ahoskatua)[2]

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Bustintz (1307)
  • Buztinçe (1350)
  • Buztintz (1366)
  • Buztinz (1513)
  • Buztince (1621)
  • Beata Maria de Bustince (1686)
  • Bustinze (1703)

Geografia

Buztintze Arzubiko ibarran dago.

Ingurune naturala

Herriko lurretan jaiotzen da Jaxubiko erreka.

Auzoak

  • Agerrea
  • Agerreberria
  • Gorostialde
  • Gorostiaga
  • Irazabalea
  • Gaztelugaine
  • Barnetxea
  • Doneztebe

Historia

1793. urtean, Buztintze eta Hiriberri udalerriek bat egin zuten Buztintze-Hiriberri udalerri berria sortzeko.

Oharrak

  1. /bus̻tiɲts̻e/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  2. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107452521
  • Wd Datuak: Q107452521