Castellers de Vilafranca

Castellers de Vilafranca
Datuak
Motacolla castellera (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Izengoitiaverds
Jarduera
Honen parteCoordinadora de Colles Castelleres de Catalunya (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
  • General Prim, 11
  • Cal Figarot
  • 41°20′45″N 1°41′48″E / 41.3458067°N 1.6966406°E / 41.3458067; 1.6966406
Historia
Sorrera1948
Jasotako sariak
Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1993)
webgune ofiziala
Facebook: CastellersdeVilafranca Twitter: verds Edit the value on Wikidata

Castellers de Vilafranca, Vilafranca del Penedès herriko colla castellera da. Kataluniako ezagunenetakoa da, castell luze desberdinak eratzen lehenengoak izateaz gain 12 aldiz izan da Tarragonako txapelduna[1].

Kataluniatik kanpora birak egiten ditu, Euskal Herrian ere izan da hainbat aldiz.

Historia

Taldea 1948an eratu zuen Oriol Rossellek eta hura izan zen lehenengo zuzendaria[2].

12 aldiz irabazi du bi urtean behin egiten den Tarragonako Castell txapelketa. 1972an lortu zuen lehenengo garaipena eta 2002tik 2016ra jarraian irabazi zuen[3].

Nazioarteko birak

Eraikitako castella, 2006an.

1973an Parisen izan ziren l'Humanité egunkariak antolaturiko jaialdian eta ordutik munduko hiri ugaritan izan dira. Jarraian aukeraketa bat:

Katalan Herrietan ere izan dira, hala Ipar Katalunian, Andorran, Sardiniako L'Alguer hirian, Valentziako Erkidegoan eta Balearretan.

Euskal Herrian

Aretxabaletako plazan, 2024an.

Bira ugari egin ditu Euskal Herrian:

Urtea Herriak
1990 Bergaran, Antzuolan, Zumarragan eta Urretxun
1995 Tuteran
2005 Donostian eta Elorrion
2018[4] Alegian, Errenterian, Orion, Donostian eta Elizondon
2022[5] Ereñotzun, Donostian, Hondarribian eta Orion
2024[6][7] Aretxabaletan, Portugaleten, Hondarribian eta Bilbon

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Los Castellers de Vilafranca ganan el Concurs de Castells 2022 de Tarragona» ElNacional.cat 2022-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  2. (Katalanez) «La història dels Castellers de Vilafranca, en llibre» ElMónCasteller 2013-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  3. (Gaztelaniaz) admin. (2020-12-07). «▲ Resultats 2016 - XXVI Concurs de Castells 🥇 | Tarragona» somcastellers.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Los Castellers de Vilafranca tocan el cielo en Elizondo» Diario de Noticias de Navarra 2018-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  5. (Katalanez) Martinez, Goretti. (2022-06-20). «Els Castellers de Vilafranca han actuat aquest cap de setmana al País Basc» RTVVilafranca (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  6. «Giza gaztelu ikusgarriekin txundituta - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  7. (Katalanez) Esteve, Alba. (2024-04-17). «Els Verds viatjaran a Euskadi aquest cap de setmana» RTVVilafranca (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).

Kanpo estekak

  • Castellers de la Vilafranca (Katalanez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1048786
  • Commonscat Multimedia: Castellers de Vilafranca / Q1048786

  • Wd Datuak: Q1048786
  • Commonscat Multimedia: Castellers de Vilafranca / Q1048786