Chūkyōko metropoli eremua
Chūkyōko metropoli eremua (japonieraz: 中京圏, Chūkyō-ken?) Japonian dagoen hirugarren metropoli eremu handiena da eta munduko 26.a. Nagoia hiriaren inguruan hedatzen da. 8.739.000 biztanle ditu (2009) eta 6.380 km²-ko azalera.
Geografia
Metropoli eremuaren gehiengoa Aichi prefeturan badago ere Gifu eta Mie prefeturek Aichiren inguruan dituzten lurrak dere hartzen ditu barnean.
Hiri handienak
- Nagoia (2.239.464 biztanle)
- Toyota (420.286 bizt.)
- Gifu (412.779 bizt.)
- Toyohashi (377.045 bizt.)
- Ichinomiya (375.939 bizt.)
- Okazaki (371.380 bizt.)
- Yokkaichi (306.584 bizt.)
- Kasugai (300.713 bizt.)
Azpiegiturak
Bi aireportu dauzka, Chūbu Centrair Nazioarteko aireportua eta Nagoiako aireportua. 38 tren linea eta 8 autopista ere baditu.
Iruditegia
- Nagoia.
- Nagoiako kaia.
- Toyota.
- Gifu.
- Toyohashi.
- Yokkaichi.
-
Kanpo estekak
- Datuak: Q1377209