Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Cushingen sindrome
Deskribapena
Mota
adrenal gland hyperfunction (en)
Espezialitatea
endokrinologia
Honen izena darama
Harvey Williams Cushing
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
mitotane (en) eta (RS)-aminoglutethimide (en)
Identifikatzaileak
DiseasesDB
000410
MedlinePlus
000410
eMedicine
000410
MeSH
D003480
Cushingen sindromea gaixotasun endokrinoa da, kortisolaren odol-kontzentrazio handiarekin lotzen dena. Odol-kontzentrazio handia kortisolaren hiperjariaketaren ondorioz sor daiteke (gogoratu hormona hori giltzurrungaineko guruinak ekoizten duela), edo botika glukokortikoideen gehiegizko kontsumoarengatik.
Gizakia ez ezik, sindrome honek abere batzuk ere (txakurrak, zaldiak...) jotzen ditu.
Harvey Cushing sendagile estatubatuarrak bere izena daraman gaitza deskribatu zuen estreinakoz 1932an.
Etiologia
Cushingen sindromeak arrazoi exogenoak ala endogenoak izan ditzake.
Arrazoi exogenoen artean, ohikoena glukokortikoideen gehiegizko hartzea da. Botika horiek erabiltzen dira hainbat gaixotasun autoimmune tratatzeko, eta baita immunogutxitzea lortzeko organoen transplantearen ostean. Eraginkorrak izan arren beren erabilera tentuz egin behar da, dituzten albo-ondorioak direla eta (tartean, Cushingen sindromea).
Arrazoi endogenoen artean bi dira nagusiak:
giltzurrungaineko guruinek kortisolaren gehiegizko jariaketa egiten dutenean, guruin horietan agertzen diren tumoreen ondorioz.
hipofisiak ACTH hormona kopuru handietan ekoizten duenean. Hormona horrek giltzurrungaineko guruinen gainean jarduten du, kortisolaren jariaketa bultzatuz. Hau da Cushingen sindromearen arrazoi nagusia, eta hipofisiaren adenoma batek sortzen du.