Dekabrista

Dekabristak Senatuko plazan San Petersburgon, 1825an. Karl Kolmanen kuadroa.

Dekabrista (errusieraz, dekabr «abendua») 1825eko abenduaren 26an tsarraren aurka altxatu ziren errusiar handiki eta ofizialei ematen zaien izena da. Isilpeko elkarte batzuetako kide ziren; gobernu konstituzionala ezarri nahi izan zuten, eta Nikolas I.a Errusiakoa, tsar absolutistaren anaia, errege egin. Armada zati baten laguntza lortu bazuten ere, Nikolas tsarrari leial iraun zioten osteek zapuztu zuten saioa eta altxamenduko buruzagiak preso hartu zituzten. Haietako bost fusilatu egin zituzten eta ehun eta hogei Siberiara eraman.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8680884
  • Commonscat Multimedia: Decembrists / Q8680884

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX5352319
  • BNF: 12647483m (data)
  • GND: 4011329-2
  • LCCN: sh85036183
  • NKC: ph119699
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8680884
  • Commonscat Multimedia: Decembrists / Q8680884