Disko golf

disko-golfa praktikan

Disko Golfa (Frisbee Golf izena ere hartzen duena) disko hegalari bat helburu batera botatzean oinarritutako kirola da, baina golfaren antzeko arauak aplikatuta jokatzen dena.

Joko honen helburua da ahalik eta saio kopuru txikienean diskoa zenbait katez osatutako saski batean sartzea. 9 edo 18 zulo (saski) dituzten zelaietan jokatzen da oro har.[1][2]

Hedadura

Kirola 40 herrialdetan jokatzen da eta 115.000 bat jokalari ditu PDGA munduko federazioaren 2020ko datuen arabera.[3][4] Estatu Batuetan disko golf zelaien %73a aurkitzen da, Finlandian %7a eta Kanadan %3a. Hauetaz gain Suedian, Estonian, Alemanian eta Norvegian besteak beste aurkitzen idra zelaiak. Europa eta Ipar Amerikatik kanpora Australian, Japonian eta Zeelanda Berrian jokatzen da nagusiki.

Euskal Herrian zelai bat dago Nafarroan, Igantzin, IrriSarri Land izenarekin. Bertan antolatu zuten 2020an Espainiako txapelketa.[5] Kanpoko zelaien artean gertuen daudenak Tarnosekoa (Frantzia) eta Oviedokoa (Espainia) dira.

Munduko Txapelketa

1982an hasi zen gizonezkoen txapelketa jokatzen eta 1983an emakumezkoena. COVID-19 pandemiaren ondorengo txapelketen emaitzak:

Urtea Tokia Gizonezko txapelduna Emakumezko txapelduna
...
2021 Ameriketako Estatu Batuak Ogden (Utah) Ameriketako Estatu Batuak James Conrad Ameriketako Estatu Batuak Catrina Allen
2022 Ameriketako Estatu Batuak Emporia (Kansas) Ameriketako Estatu Batuak Paul McBeth Estonia Kristin Tattar

Jokalari ezagunak

Gizonezkoak

  • Ken Climo: 12 aldiz Munduko txapelduna
  • Paul McBeth: 6 aldiz Munduko txapelduna
  • Nate Doss: 3 aldiz Munduko txapelduna

Emakumezkoak

  • Elaine King: 5 aldiz Munduko txapelduna
  • Juliana Korver: 5 aldiz Munduko txapelduna
  • Paige Pierce: 5 aldiz Munduko txapelduna

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «How To Play Disc Golf» DGA | Disc Golf's Founding Company (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  2. (Ingelesez) «On Your Own; Connecting a Fairway (Published 1990)» The New York Times 1990-07-02 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  3. (Ingelesez) «PDGA Player Search» Professional Disc Golf Association (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  4. "2016 PDGA Membership Growth". (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztua).
  5. «VIII. Espainiako Disc Golf Txapelketa Igantziko Irrisarri Landen jokatuko da asteburuan - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).

Kanpo estekak

  • https://www.irrisarriland.com/eu/jarduera/disc-golf/
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q876737
  • Commonscat Multimedia: Disc golf / Q876737

  • Identifikadoreak
  • GND: 1027028179
  • LCCN: sh2018003228
  • NKC: ph1124003
  • Wd Datuak: Q876737
  • Commonscat Multimedia: Disc golf / Q876737