Edward Spencer Dodgson

Edward Spencer Dodgson

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaWoodford (en) Itzuli, 1857ko azaroaren 19a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza1922ko urriaren 9a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta idazlea

Edward Spencer Dodgson (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroaren 19a - 1922ko urriaren 9a) euskalaria izan zen.

Bizitza

1886. urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen, eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziriko liburu, orri eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolome, Urte eta Leizarraga).

Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinsonen euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (1892, Supplément à la bibliographie basque).

Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskalari batzuekin (Azkuerekin bereziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamentu Berria obrako aditz-formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz.

Argitalpenak

- Supplément à la bibliographie de la langue basque [de Julien Vinson] : dédié à monsieur Antoine d'Abbadie (Rennes, 1892)[1]

- The basque verb found and defined : verbi Leiçarragani dictionariolum topotheticum (Alençon, 1895)[2]

- The leiçarragan verb : An analysis of the 703 Verbal Forms in the Gospel according to Matthew (London, 1907)[3]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Spencer, Dodgson, Edward. (1892). «Supplément à la bibliographie de la langue basque [de Julien Vinson : dédié à monsieur Antoine d'Abbadie»] gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  2. Txantiloi:Anglais Spencer, Dodgson, Edward. (1895). «basque verb (The) found and defined : verbi Leiçarragani dictionariolum topotheticum. Leizarragaren eraso_itzako edo aditzako hitztegi_o bat. Second part» gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  3. Spencer, Dodgson, Edward. ([1907]). «The leiçarragan verb : An analysis of the 703 Verbal Forms in the Gospel according to Matthew» gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Spencer Dodgson Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) Euskaltzaindiaren txostena, Edward Spencer Dodgsoni buruz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256501
  • Commonscat Multimedia: Edward Dodgson / Q12256501

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 27433725
  • ISNI: 0000000106535178
  • BNF: 13009045q (data)
  • GND: 117646075
  • LCCN: no2016035993
  • SUDOC: 178646245
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 44913
  • Lur: 01540/eu_d_1524/d1524
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 11209
  • Wd Datuak: Q12256501
  • Commonscat Multimedia: Edward Dodgson / Q12256501