Eslaviar musulman

Eslaviar musulmanak nagusiki tradizio erlijioso islamikoa duten talde eta azpitalde eslaviarrak dira. Sailkapen honek batez ere Jugoslaviako erroldetan izan zuen garrantzia eta estatu hau desagertuz joan zen neurrian talde batzuen definizioa aldatu egin da.

Taldeak

  • Inportanteena Jugoslaviako garaietan "musulman nazionalitatea" izena ematen ziotena da. Gaur egun estatu desberdinetan banatuta, beren burua definitzeko erabiltzen dituzten izenak "bosniako" (Bosnia-Herzegovinakoak) edo "Serbiako bosniako" dira.
  • Iturri zaharrek "pomak" deitzen dituztenak gaur egun estatuen arabera izendapen desberdinen pean ezagutzen dira; oro har terminologia nahasmena dago, sarritan ezin izan dutelako argi azaldu beren nortasuna:
    • Bulgariar musulmanak Bulgarian; azpitaldeen izenak ere erabiltzen dituzte.
    • Mazedoniar musulmanei lehen "torbeš izen peioratiboa ematen zitzaien.
    • Grezia eta Turkian ere "pomak" deituak.
  • Gorani: Kosovo, Albania eta Mazedonian. Batzuetan hauek ere "pomak" deituak, albaniarren eragin handia izan dute.

Ikus, gainera

  • Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
  • Musulman (nazionalitatea)

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Pomaks. History of the Slavic people of the Muslim faith – History and modernity.
  • (Ingelesez) Slavic Muslim webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16963970
  • Wd Datuak: Q16963970