Esterren Liburua

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.

Esterren Liburua
Jatorria
Izenburuaאֶסְתֵּר, Ester, Esther eta ΕΣΘΗΡ
Ezaugarriak
Hizkuntzahebreera
Deskribapena
Honen parte daKetuvim
Five Megillot (en) Itzuli
Itun Zaharra
Historical books (en) Itzuli
Vulgata
Luther Bible (en) Itzuli
Septuaginta
Fikzioa
ikusi
  • Ester, Asuero, Haman (en) Itzuli, Mordecai (en) Itzuli, Bigthan and Teresh (en) Itzuli, Vashti, Zeresch (en) Itzuli eta ten sons of Haman (en) Itzuli
kronologia
Nehemiasen liburua Esterren Liburua Joben liburua

Esterren liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da. Liburuaren jatorrizko bertsioa, hebreeraz idatzia, liburu kanonikotzat jotzen da. Bera da juduek onartzen duten bertsio bakarra. Gerora grekoz egindako eransketak deuterokanonikotzat jotzen dituzte katolikoek eta ortodoxoek; protestanteek, berriz, testu apokrifotzat jotzen dituzte.

Liburuak Ester izeneko neska judu baten historia kontatzen du. Persiako erregina izatera iritsi zen, eta juduak hiltzeko plan bat desegin zuen.

Estiloa eta egilea

Esterren liburuak hizkuntza lehor eta zuzena erabiltzen du, batere metaforazalea ez dena, eta nazionalismo zakarra erakusten du. Bibliako beste liburu batzuetan ez bezala, ez du lanik hartzen iturriak aipatzen.

Garai horretako beste liburu batzuetan gertatzen den bezala, liburuaren egilea ezezaguna da, tradizioak Ezra profetari egotzi izan badio ere. Estilo modernoa erabiltzen du, eta oso ongi dokumentatuta dago; garbi dago eruditu bat zela. Ez du akats historikorik egiten.

Edukia

Hau da liburuaren egitura eta azpiatalak:

ESTER, PERSIAKO ERREGINA BILAKATU (1,1–2,23) (1,1-2,23)

  • Baxti erreginak Asuero iraindu (1,1-22)
  • Ester, erregina izendatu (2,1-18)
  • Mardokeok azpikeria salatu (2,19-23)

HAMANEK JUDUAK SUNTSIARAZI NAHI (3,1-15) (3,1-15)

ESTERREK JUDUEN SALBAMENDUA ERDIETSI (4,1–6,14) (4,1-6,14)

  • Mardokeo Esterri laguntza eske (4,1-17)
  • Esterrek otordura deitu erregea eta Haman (5,1-8)
  • Hamanek Mardokeo suntsiarazi nahi (5,9-14)
  • Haman Mardokeo ohoratzera behartua (6,1-14)

JUDUEN GARAIPENA (7,1–10,3) (7,1-10,3)

  • Hamanen azkena (7,1-10)
  • Erregearen agindua juduen alde (8,1-17)
  • Juduek beren etsaiak suntsitu (9,1-19)
  • Purim Jaiaren sorrera (9,20-32)
  • Mardokeoren ospea (10,1-3)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131068
  • Commonscat Multimedia: Book of Esther / Q131068
  • Wikisource Jatorrizko testuak: Biblia/Ester

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 185083381
  • BNF: 12008457f (data)
  • LCCN: n79053644
  • SUDOC: 028201477
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q131068
  • Commonscat Multimedia: Book of Esther / Q131068
  • Wikisource Jatorrizko testuak: Biblia/Ester