Euskal Herria eta Kantabria arteko muga

Euskal Herria eta Kantabria arteko muga gorriz adierazia.

Euskal Herria eta Kantabria arteko muga, Euskal Herria eta Kantabria artean zehar hedatzen den eta 53 kilometro luze dituen muga da. Iparraldean, Kantauri itsasoan hasi, Muskizko Cobaron auzoa eta Castro Urdiales udalerriko Ontón herriaren artean, eta hegoaldean, Zalama mendiaren gailurrean, Euskal Herria, Kantabria eta Gaztela eta Leongo Burgosko probintziak bat egiten duten lekuan.

Euskal Herriaren aldetik Bizkaiaren mendebaldeko mugaren erdia gutxi gora behera hartzen du, eta Kantabria aldetik bere ekialdeko muga osoa.

Historia

Bigarren Karlistaldia baino lehen El Haya auzoan Bizkaiko aduanak zeuden. Gerra zela eta, mugarriak kendu zituzten eta 1889tik aurrera liskarrak daude Muskiz eta Castro Urdiales artean mugaketaren ondorioz.[1] 2012an Espainiako Auzitegi Gorenak kantabriarren alde egin zuen 1739. eta 1925. urteetako mugaketa-aktak berretsiz baina epaiak ez zuen eztabaida guztiz argitu.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Cantabria reaviva su batalla por un monte en la frontera con el País Vasco» ABC 2006-5-2.
  2. (Gaztelaniaz) «El hallazgo de dos viejos mojones permitirá recurrir los lindes con Cantabria de nuevo» Deia 2016/06/24.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65216243
  • Wd Datuak: Q65216243
Euskal Herriaren mugak
Aragoi • Errioxa • Euskal kostaldea • Gaskoinia • Gaztela eta Leon • Kantabria