Euskal Lore Jokoak

Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatzen hasi ziren kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta batik bat euskal poesia barne hartzen zituztenak. "Euskal Pizkundea" deitutako garaiaren barruan burutu zituzten, Erromantizismoan bultzatutako beste antzeko prozesuei jarraituz. Horien artean, Kataluniako "Renaixença" mugimendua nabarmentzekoa da.

Euskal Lore Jokoak XIX. mendearen erdialdean ospatzen hasi ziren euskal kultura eta euskararen aldeko ekitaldiak izendatzeko termino generikoa da. Izan ere, garai horretan beste izendapen batzuk ere erabili ziren: Koplarien guduak, Euskal Jaiak (gaztelaniaz Fiestas Euskaras), eta euskalkiaren arabera, Euskal festak, Uskaldun jeiak, Jaialdi euskeraskuak…etab.

Ekitaldi horiek XIV. mendean egindakoen antza zuten, bereziki Okzitaniako Tolosa, Bartzelona eta Valentzian antolatutakoena ("Jocs Florals" edo "Jeux floraux"). Era berean, aditu batzuen ustez Erdi Aroko jaialdi haiek Erromatar Inperioko Lore Jokoekin ("Ludi Florensei") lotuta egongo ziren.

1851-1863

Geurean, agerraldiok Ipar Euskal Herrian abiatu zituzten lehenik, Anton Abbadiaren eskutik. 1851n lehendabiziko aldiz antolatu zituzten Urruñan (Lapurdi), eta hamar urtez jarraian udalerri hartan bertan burutu zituzten.

1864-1876

1864tik 1876ra, aldiz, Sara (Lapurdi) kokaleku izan zen, eta handik aurrera urtero lekuz aldatu ziren, Hego Euskal Herrira igaro arte.

1879-1900

Mauleko Lore Jokoen afixa (1880)

Hegoaldean 1879an, lehen jokoak Elizondon (Nafarroa) egin ziren, Abbadiaren ereduari jarraituz eta Arturo Kanpion eta enparauen Nafarroako Euskara Elkargoari esker. Urte hartan, lehen saria Felipe Arrese Beitiak irabazi zuen "Ama euskeriari azken agurrak" poemarekin.

Hurrengo urteetan beste toki batzuetan egin izan zituzten, besteak beste 1880an Begoñan, Beran, Donostian eta Maulen moldatu ziren, 1881ean Irunen,1885an Beran, 1886an Urnietan, 1888an Kanbon eta 1893an Azpeitian (Gipuzkoa), 1899an Aramaion (Araba).

1901-1908

1901ean Bilbon (Bizkaia) antolatutako Lore Jokoetan, Miguel de Unamunok hitzaldi ezaguna eman zuen Arriaga Antzokian, non euskararen hileta duinaren alde agertu baitzen: "El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido (...) El vascuence se extingue (...) Enterrémoslo santamente". Hitzaldiak eztabaida eta haserrea piztu zuen orduko inguru euskaltzale eta nazionalistan, tartean Resurreccion Maria Azkue, Evaristo Bustintza "Kirikiño" eta Sabin Arana zeudela.

Ondorengo urteetan Jokoak antolatzen segitu zen, tartean 1906an Mungian eta 1908n Eibarren.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Agirreazkuenaga, Joseba (2002): "Bilboko Lore Jokoen mendeurrena gogoratuz eta garaiko eztabaidak gaurkotuz. Ciudad y nuevos imaginarios culturales", in Bilboko Lore Jokoak 1901-2001 / Juegos Florales de Bilbao, Bidebarrieta, 11, 9-25 orr..
  • Alonso Olea, Eduardo (2002): "Primeros juegos florales de Bilbao de agosto de 1901. Premios y premiados", in Bilboko Lore Jokoak 1901-2001 / Juegos Florales de Bilbao, Bidebarrieta, 11, 39-57 orr.
  • Altzibar, Xabier (1998): "“Zazpiak Bat” gaia XIX. mendean", in Antoine d’Abbadie 1897-1997. Congrès International. (Hendaye, 1997). Donostia : Eusko Ikaskuntza ; Bilbo :Euskaltzaindia, 663-688 orr.. ISBN 84-89516-71-5.
  • Davant, Jean Louis (1997): "Lore jokoen ingurumenaz", Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 25, 65-75 orr.. ISSN 1130-8435.
  • Dávila Balsera, Paulí; Eizagirre Sagardia, Ana (1995): "Las fiestas euskaras en el País Vasco (1879 - 1936): nuevos espacios de alfabetización" in Dávila Balsera, Paulí (koord): Lengua, escuela y cultura: el proceso de alfabetización en Euskal Herria, siglos XIX y XX, 257-312 orr.. ISBN 84-7585-699-3.
  • Dávila Balsera, Paulí; Eizagirre Sagardia, Ana (1996): "Las fiestas populares y un nuevo contexto de alfabetización en euskara: el caso de Guipúzcoa (1879-1918)", Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, RIEV, Vol. 41, 1, 125-140 orr.. ISSN 0212-7016.
  • Haritschelhar, Jean (1998): "Ideologiak Lore Jokoetako kantuetan", in Antoine d’Abbadie 1897-1997. Congrès International. (Hendaye, 1997). Donostia : Eusko Ikaskuntza ; Bilbo :Euskaltzaindia, 621-653 orr.. ISBN 84-89516-71-5.
  • Lasuen, Valentín de (1986): Crónica de las fiestas euskaras, Bilbo, Colección temas vizcaínos, Caja de Ahorros Vizcaina ISBN 978-84-505-2881-7.
  • Salaberri, Patxi (1995): "Euskal Jaiak Aramaion (1899)", in Aita Gabirel Jauregi Uribarren (1895-1945), Markina, Ediciones El Carmen (KARMEL), 331-343 orr..
  • Uribarrena Urionaguena, Pedro; Iñigo de los Ríos, Asunción (1999): Aramaioko Lore Jokoak 1899[Betiko hautsitako esteka], Donostia, Eusko Ikaskuntza. ISBN 84-8419-977-0.
  • Urkizu, Patri (1997): Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897, Bilbo & Donostia, Euskaltzaindia & Eusko Ikaskuntza. ISBN 84-89516-50-2.
  • Urkizu Sarasua, Patri (2011): "Anton Abbadia eta Lore Jokoak". Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Zuberogoitia, Aitor; Zuberogoitia, Pedro (2008): Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia, Bilboko Udala. ISBN 978-84-88714-95-4.

Kanpo estekak

  • "1908ko Lore Jokoak Eibarren" (Ego Ibarraren webgunea)
  • (Gaztelaniaz) "Consistorio de Juegos Florales Euskaros". Auñamendi Eusko Entziklopedia
  • "Euskal Festak". Auñamendi Eusko Entziklopedia
  • "Euskal Jaiak". Kulturweb
  • "Lore jokoak". BDB Bertsolaritzaren datu-basea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257567
  • Commonscat Multimedia: Basque floral games / Q12257567

  • Wd Datuak: Q12257567
  • Commonscat Multimedia: Basque floral games / Q12257567