Fatima az-Zahra

Fatima az-Zahra

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMeka, c. 605
HerrialdeaRasidar kalifaldia
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaMedina, 632ko abenduaren 14a (28 urte)
Hobiratze lekuaAl-Baqi' (en) Itzuli
Familia
AitaMuhammad
AmaKhadija
Ezkontidea(k)Ali ibn Abi Talib
Seme-alabak
ikusi
  • Umm Kulthum bint Ali ibn Abi Talib (en) Itzuli
    Zaynab bint Ali (en) Itzuli
    Muhsin ibn Ali (en) Itzuli
    Hasan ibn Ali
    Husain ibn Ali
Anai-arrebak
ikusi
  • Umm Kulthum bint Muhammad
    Ruqayya bint Muhammad (en) Itzuli
    Zainab bint Muhammad (en) Itzuli
    Ibrahim ibn Muhammad (en) Itzuli
    Qasim ibn Muhammad (en) Itzuli
    Abd-Allah ibn Muhammad (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Fatima[1][2] edo Fatima az-Zahra (arabieraz: فاطمة‎ Fāṭimah ; Meka, c. 605 – Medina, 632ko abuztuaren 28a) Mahomaren eta haren emazte Khadijaren alaba izan zen. [3] Alirekin ezkondu zen eta Hassan eta Hussain beren semeak izan ziren Mahomaren leinuko gizonezko oinordeko bakarrak.[4]

Mahomaren ondorengoen leinua

Islamaren historian toki berezia du Fatimak, Mahomaren alaba izanik. Bere senarra Ali, Mahomaren suhia alegia, profeta hil ondorengo oinordeko politiko eta erlijoso nagusi izateko ondo kokatua zegoen, eta buruzagitza hori denbora batez ere izan zuen eskuetan, baina Siriako gobernari Mu'awiyah matxinatuarekin lehian, Ali galtzaile atera zen, eta 661ean hil zuten. Mahoma beraren hitzek balioa zuten, askorentzat, kalifa izateko Aliren eskubidearen alde, eta heriotza hura sinbolo historiko bilakatu zen, beraren jarraitzaileentzat.

Aliren eta Fatimaren semeek Hasan eta Hussainek eman zieten jarraipena hortaz Fatima eta Aliren oinordekotza batzuentzat legitimoari, iman tituluarekin ezagunak biak ala biak.[5]

Bigarrena, Hussain, da historian funtsezkoa, zein lehen musulmanen arteko gerra zibiliean Kerbalako guduan hil zuten arte Hussain (680) eta une hori da Islamaren eszisio handiaren une gakoa, sunitak eta xiitak zatitu zireneko unea. Xiitek, hain zuzen, Mahoma - Fatima - Hussain lerro dinastikoaren nagusitasuna defenditzen dutenak dira, eta Hussain Fatimaren semea dute iman nagusitzat, Allahren aurrean bitartekari bakarra, proofetaren mailakoa.[6] Bere familiako beste zenbait bezala, bera ere jainkotu egin zuten xiitek Birjina deituz.

Ondoren, lerro hori jarraitzen dute xiietentzat "imam ezkutuak" direnek, eta munduaren bukaerakoan agertuko da azken Imama. Imam ezkutuari buruzko doktrina eta interpretazio ezberdinak ezagutu ditu xihsmoak; baina, hori gorabehera, xiismoak bere nortasuna eta historia segurtatu du, batez ere Irak eta Iranen.[6] Korronte honetan, profetaren alabaren ikurra, Fatimaren eskua, prozesioetara atera ohi da.

Suniek ere gurtzen dute Fatima, baina ez diote xiitek aitortzen dioten ohorerik ematen.

Fatimaren ondorengoen aldekoek hartzen duten beste izen bat fatimi edo fatimita izena da.[7]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  3. (Gaztelaniaz) mercedesfernandez. Fátima az-Zahra | Modernas en Blog. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Renovatio Medievalium» Renovatio Medievalium 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Introducción a la vida de Fátima (s.a)» FatimaTV (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  6. a b Intxausti, Joseba. (2017-07). «Ortodoxia eta eskolak» Jakin 28-29.
  7. (Gaztelaniaz) m.javad8000. (2023-12-17). «“El martirio de la honorable Fátima Az-Zahra (P)”» rahyafteha (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).

Kanpo estekak

  • Introducción a la vida de Fátima (s.a)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q180123
  • Commonscat Multimedia: Fatima / Q180123

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 26151776785718011714
  • ISNI: 0000000121263430
  • BNF: 13622076r (data)
  • GND: 118532030
  • LCCN: n82010587
  • SUDOC: 125424019
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02130/eu_f_0190/f0190
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q180123
  • Commonscat Multimedia: Fatima / Q180123


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.