Fitxategiak ostatzeko zerbitzu

Fitxategiak ostatzeko zerbitzu bat (hodeiko biltegiratze-zerbitzu, fitxategiak biltegiratzeko on-line hornitzaile edo cyberlocker ere deitua) erabiltzaileen fitxategiak hodeian antolatzeko balio duen Interneteko ostatze-zerbitzu bat da. Interneten bidez igo daitezkeen fitxategiak ikusi edo idazteko aukera ematen du, erabiltzaileak bere erabiltzaile-izena eta pasahitza edo beste autentifikazio bat eman ondoren. Normalean, zerbitzuak HTTP sarbidea onartzen du eta batzuetan FTP sarbidea ere bai. Antzeko zerbitzuak dira edukiak erakusteko ostatze-zerbitzuak (adibidez bideoak eta irudiak), biltegiratze birtuala eta urruneko babeskopia.

Erabilerak

Fitxategi pertsonalak biltegiratzea

Fitxategi pertsonalen biltegiratze-zerbitzuak norbanakoetara zuzenduta daude, "sareko biltegiratze" moduko bat eskaintzen dute babeskopia pertsonalerako, fitxategia atzitzeko, edo fitxategiak banatzeko. Erabiltzaileak bere fitxategiak igo ditzake eta gero publikoki partekatu ahal ditu edo pasahitzez babestuta mantendu.[1]

Dokumentuak partekatzeko zerbitzuak erabiltzaileei dokumentu fitxategiak partekatzeko eta elkarlanean aritzeko aukera ematen die. Zerbitzu horiek jatorriz PDFak, testu-prozesadoreak eta kalkulu-orriak baliatzen zituzten.[2] Hala ere, gaur egun urruneko fitxategi-biltegiratze zerbitzu ugari dago mota guztietako fitxategiak partekatzen eta sinkronizatzen dituztenak.

Fitxategien sinkronizazioa eta partekatze zerbitzuak

Fitxategiak sinkronizatu eta partekatzeko zerbitzuak fitxategiak ostatzeko zerbitzuak dira, erabiltzaileak bere ordenagailu edo gailu mugikor guztietan karpeta bereziak sortzeko aukera du, zerbitzuak sinkronizatzen duena eta, ondoren, karpeta bakarra balitz bezala erabili ahalko du ordenagailuetatik edo mugikorretik. Karpeta horretan sartutako fitxategiak webgune bidez eta mugikorreko aplikazioen bidez eskuragarriak izaten dira eta beste erabiltzaile batzuekin erraz partekatu ahal dira ikusteko edo lankidetzan editatzeko.[3]

Zerbitzu horien adibide dira Dropbox eta Google Drive.[4]

Eduki-katxeak

Banda zabalerako kongestioarekin topo egin dezaketen edukien hornitzaileek "cach"ean edo eduki estatikoan banatzeko espezializatutako zerbitzuak erabil ditzakete. Hori da Interneten presentzia handia duten enpresek egiten dutena da.

Fitxategiak ostatzeko zerbitzu batzuk

Ostatze iraunkorra

  • Google Drive, Google-rena.
  • Dropbox
  • Ubuntu One
  • iCloud, Apple-rena.
  • Amazon Cloud Drive, Amazon-erena.
  • Amazon S3
  • OneDrive, Microsoft-ena.
  • Box
  • RapidShare
  • Mega
  • Wtake
  • Bitcasa

Behinbehineko ostatzea

  • Firefox Send
  • Va,[5] Puntcat Fundazioarena.[6]
  • WeTransfer

Erreferentziak

  1. «Share files from Google Drive - Computer - Google Drive Help» support.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  2. Geel, Matthias. «Cloud Storage: File Hosting and Synchronisation 2.0». ,. (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  3. (Ingelesez) Metz, Rachel. «Dropbox Wants to Delete the Hard Drive» MIT Technology Review (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  4. How to transfer files from Dropbox to Google Drive. Retrieved on 24 December 2014
  5. «VA.CAT» va.cat (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  6. (Katalanez) maite. (2018-06-19). «Envia els teus arxius amb va.cat» Fundació punt CAT (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1343205
  • Wd Datuak: Q1343205