GR 10

Ibilbideko argibideak Harrietako Lepoan (Baigorrin)
Ibilbideko argibideak Harrietako Lepoan

GR 10 edo Piriniotako Iparraldeko Ibilbidea delakoa Piriniotako ipar isurialdea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen ibilbide luzea da. Hegoaldetik gauza bera egiten duen beste ibilaldi luze bat ere badago: GR 11 (Piriniotako Hegoaldeko Ibilbidea).

Euskal Herri eta Frantziako lurrak zeharkatzen ditu ibilaldiak. Hendaian du abiapuntua, Bizkaiko Golkoaren hegi-hegian, eta Banyuls de la Marenda herri katalanean amaitzen da, Vermeille kostaldean, Mediterraneoko uretan. Gurdibide, bidezidor eta errepideak zeharkatuz mendikatearen ipar isuriko haran guztiak ezagutzeko parada ematen du ibilaldiak. Berrogeita hamar bat egun behar dira ibilaldi osoa egiteko.

Gorabehera handiko ibilbidea da, gailurrez gailur ibili beharrean herriak ere zeharkatzen baititu. Egun batzuetan 2400 m-tako desnibela gainditzera ere iristen da hori dela eta (1200 gora - 1200 behera). Pirinioak gailurrik gailur herrixkak zeharkatu gabe ibiltzen den ibilbidea Pirinioetako Ibilbide Garaia da.

Oso ongi seinaleztaturik dago marra zuri-gorriekin. Ibilbide zehatza Editions Sud-Ouest argitaletxeak kaleratutakoRando éditions izeneko mapa-sortan (1-11 zenbakiak) aurkituko duzu; horiek Estatu frantseseko Geografia institutuak 1:50.000 eskalan egindako mapak dituzte oinarri. [1]

Gidaliburu ugari ere aurkituko duzu liburudendetan, hori bai, frantsesez.

Zeharkatzen dituen bailarak

  • Aspa
  • Ossau
  • Luchon
  • Biros
  • Bethmale

Aterpea eskaintzen duten tokiak

Lapurdi

  • Hendaia
  • Oleta
  • Ainhoa

Nafarroa Behera

  • Bidarrai
  • Baigorri
  • Donibane Garazi
  • Ezterenzubi

Zuberoa

Bearno

Bigorra

Garona Garaia

  • Oo lakua
  • Bagneres-de-Luchon
  • Fos

Couserans

Ariege

  • Mounicou
  • Goulier
  • Siguer
  • Clarans-eko aterpetxea
  • Rulhe-ko aterpetxea
  • Merens-les-Vals

Ekialdeko Pirinioak

  • Besines-etako aterpetxea
  • Bouilloises-etako aterpetxea
  • Planes
  • Ras de la Caranca-ko aterpetxea
  • Mantet
  • Mariailles aterpetxea
  • Cortalets txalet-hotela
  • Mines de Batere
  • Palette errota
  • Las Illas
  • Albere-ko txaleta
  • Banyuls de la Marenda

Noiz egin

Ibilbide hau egiteko sasoirik onena udaberria-uda hasiera edota uda hondarra - udazken hastapena dira. Uda bete-betean beroa izan daiteke ibiltariaren etsairik okerrena. Ilunabar aldera, gainera, sarritan izaten dira ekaitzak eta horiek arriskutsu bihurtzen dute mendia. Nahikoa da, ordea, arrisku hori saihesteko tentuz ibili eta aterpea eskainiko diguten aterpetxe edota herrietara jaistea. Neguan, berriz, elurrak estalita izaten da ibilbidearen zati ia guztia.

Ikus, gainera

  • Pirinioetako Ibilaldi Garaia (HRP) : Gailurrik gailur Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dituen ibilaldia.

Erreferentziak

  1. Cartographie Pyrénées - Editions Sud-Ouest

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) GR10 - Hendaiatik Arette la Pierre St Martinera (Bearno)
  • (Frantsesez) GR10 - Arette la Pierre St Martinetik (Bearno) Bagneres de Luchon-era (Garona Garaia)
  • (Frantsesez) GR10 - Bagneres de Luchonetik (Garona Garaia) Mérens les Vals-era (Ariege)
  • (Frantsesez) GR10 - Merens les Valsetik (Ariege) Port Vendres-era (Ekialdeko Pirinioak)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1486783
  • Commonscat Multimedia: GR 10 / Q1486783

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 238396180
  • LCCN: sh2003009068
  • Lekuak
  • OSM: 7411272
  • Wd Datuak: Q1486783
  • Commonscat Multimedia: GR 10 / Q1486783

GR 1: Bidezidor historikoa • GR 9: Probintzien Abelbide Erreala • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik)GR 12: Euskal Herriko ibilbideaGR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko bueltaGR 21: Inazio bidea • GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - ArantzazuGR 35: Lizarrusti - ZumaiaGR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea • Kostaldeko bideaEuskal Herriaren barnealdeko bideaBaztango bidea
GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta • GR 120: Hiru Tenpluen bidea
GR 121: Gipuzkoako biraTalaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) • GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira • GR 228: Bilboko ibilbide luzea •GR 229: Mikeldi bidea • GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbideaGR 321: Erronkariko Errege BideaE 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: XabierraldiaBidasoko bide berdeaPlazaolako bide berdeaInaziotar BideaDone Jakue Bidea