Gazta fresko

Gazta fresko
gazta
MaterialakGaztanbera

Gazta fresko[1] edo gazta berria ore biguneko gazta da, alegia, esne-gazur kopuru handia eta ontze prozesurik ez duen gazta. Nagusiki denboraldi hasierako gazta izaten da.

Gazta mota honen ekoizpena oso sinplea da. Mamitzeak 14 ordu inguru irauten du, batzuetan baita gehiago ere. Esne-gatzur kentzea mamia presioa eginez haustean eragiten da, ez da gehiegizkoa izan behar eta gainera gazta berriak beti hezeak mantendu behar dira (%-60-80ko uraz), honek kontserbatzeko nahiz urrutira garraiatzeko oso zailak izatea dakar.

Bere izenak ongi adierazten duen bezala ondu gabe jaten dira, baina maiz baita ogi, azukrea, gatza, baratxuria, tipula eta abarrez lagundua ere.

Ikus gainera

  • Gazta ondua
  • Gazta-krema

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3323634
  • Commonscat Multimedia: Fresh cheese / Q3323634

  • Identifikadoreak
  • GND: 4581260-3
  • Wd Datuak: Q3323634
  • Commonscat Multimedia: Fresh cheese / Q3323634


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.