Hilen Eguna

Hilen Eguna
Irudia
MotaMemorial (en) Itzuli
Christian holy day (en) Itzuli
Honen parte daHallowmas (en) Itzuli
EgunAzaroaren 2
Hilen Eguna margolana (William-Adolphe Bouguereau, 1859).

Hilen Eguna edo Arimen Eguna Purgatorioan dauden arimen aldeko jaia da, jatorriz paganoa, kristautasunak bereganatua. Erromatar Eliza Katolikoan azaroaren 2an ospatzen da, Santu Guztien Egunaren biharamunean. Hego Ameriketako eta Erdialdeko Amerikako zenbait herrialdeetan, tradizio handiko jai sinkretiko bilakatu da, bertako sinesmenak integratuz. Euskal Herrian oso zabaldutako ospakizuna zen, eta oraindik ere zenbait tokitan ospatzen da; esaterako, Bergarako Osintxu auzoan, Animen Eguna ospatzen da azaroan, gaztain eta sagardo dastaketa herrikoiaz.

Antzina, Euskal Herrian, oihal zaharrak eta kuiak hartuta mozorrotzen zen gazte jendea; inauterietan bezala, mozorroaren helburu nagusia, gure burua ezkutatzea, inork ez ezagutzea, aurpegia estaltzea zen. Gazteak etxez etxe joan ohi ziren, aginaldoa jasotzera: jakiak, dirua edo gozokiak. Egun, hainbat xehetasunetan Hilen Egunaren antz handia duen Halloween jai komertzialak hartu du haren tokia Euskal Herrian eta munduko beste herrialde askotan.[1][2][3]

Erreferentziak

  1. «Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?», Ahotsak.com, 2013-10-31.
  2. Oier Araolaza. (2009). «Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen» Dantzing bloga.
  3. Oier Araolaza: «Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV)», Dantzing bloga, 2012-11-02.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • gaubeltza.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1033140
  • Commonscat Multimedia: All Souls' Day / Q1033140

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12352731p (data)
  • GND: 4264395-8
  • LCCN: sh85003612
  • NKC: ph894046
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1033140
  • Commonscat Multimedia: All Souls' Day / Q1033140
  • i
  • e
  • a
Erromatar Eliza Katolikoaren egutegi liturgikoa
Latindar Elizaren erromatar errituaren ohiko forma (1969ko egutegia)
Abendualdia
Eguberriak
Ohiko denbora (I.a)
Garizuma
Pazko Hirurrena
Pazkoaldia
Ohiko denbora (II.a)
Oharra
letra etzanean, gordetzekoak diren jaiak; igandea ez denean, 10 egunez jai liturgikoa egin behar da.
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.