Home Rule (Irlanda)

Home Rule (euskaraz Autogobernu Legea) XX. mendearen hasieran Irlandari betiere Erresuma Batuaren barnean nolabaiteko autogobernu edo autonomia bat eskaintzen zion estatutu bat izan zen.

XIX. mendearen amaieratik aurrera, Irlandako Alderdi Parlamentarioak Irlandarentzako autonomia handiagoaren eskaera luzatu izan zuen: eskaera horren barnean Erresuma Batuaren barneko irlandar legebiltzar baten sorrrera zegoen. Irlandako Alderdi Parlamentarioak Erresuma Batuko Legebiltzarrean Home Rule bat osatzeko 4 proiektu aurkeztu zituen:

  • 1886: Ez zuen Erresuma Batuko Komunen Ganbera gainditu.
  • 1893: Erresuma Batuko Komunen Ganberan onartua izan ondoren, ez zuen Lorden Ganbera gainditu.
  • 1912: Legebiltzarrak onartu ondoren, Lehen Mundu Gerra (1914-1918) hasi eta Pazko matxinada (1916) jazo zenez, atzera bota zen
  • 1920: Indarrean egon zen Home Rule bakarra izan zen, Irlandako Gobernu Estatutua (Government of Ireland Act) izendapenaz.

Hirugarrena (1912) saiakera izan zenez, unionistek haren aurkako jarrera hartu eta Ulstergo Akordioan Edward Carson buru zutela aurka sinatu zuten. Hurrengo Home Rule legeak Irlandako Uhartearen banaketa baieztatu zuen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7467819
  • Commonscat Multimedia: Irish Home Rule movement / Q7467819

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85061708
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q7467819
  • Commonscat Multimedia: Irish Home Rule movement / Q7467819