I Fought the Law

I Fought the Law
The Crickets (en) Itzuli eta Cabell Callowayren musika-lana
Egilea(k)The Crickets (en) Itzuli eta Cabell Calloway
Argitaratze-data1959
IzenburuaI Fought the Law
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
HitzakSonny Curtis (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaSonny Curtis (en) Itzuli

Allmusic: mc0002675331 Edit the value on Wikidata

I Fought the Law (euskaraz: «legea borrokatu nuen») The Crickets texastar rock taldearen abestia da, 1959an grabatu zutena. 2004an Rolling Stone aldizkariaren[1] eta Rock and Roll Hall of Fameren 500 rock abesti onenen zerrendan dago.

Sonny Curtisek 1958an idatzi zuen abestua, eta 1959an grabatu zuen The Cricket taldean sartu zenean, Buddy Holly gitarrarekin ordezkatuz.

Coverrak

  • The Bobby Fuller Four talde amerikarraren 1966an argitaratutako bertsioa cover bertsio ezagunenetako bat da.
  • The Clash rock talde ingelesak 1979an argitaratutako abesti horren bertsio bat egin zuen.[2]
  • Dead Kennedys rock talde estatubatuarrak bertsio bat egin zuen bere albumetako batean, 1987an.[3]
  • Green Day rock talde estatubatuarrak bertsio bat egin zuen 2004an.
  • Natalia Lafourcade artista mexikarrak nahuatlerazko bertsio bat egin zuen 2019ko Chicuarotes filmerako.
  • Hertzainak taldeak 1992an Denboraren orratzak albumean grabatu zuen.

Beste taldeek zuzeneko bertsioak edo coverrak grabatu zituzten: Hank Williams Jr., Stray Cats, Roy Orbison, The Pogues, Bruce Springsteen, Status Quo, Mano Negra, Loquillo y Trogloditas, besteak beste.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «The RS 500 Greatest Songs of All Time» Rolling Stone 2004-12-09.
  2. Salewicz, Chris. (2006). Redemption Song: The Ballad of Joe Strummer. Macmillan, 222–223 or. ISBN 0-571-21178-X..
  3. (Ingelesez) «Welcome To The Official Website For Dead Kennedys» Deadkennedys.com.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q692708
  • Wd Datuak: Q692708