Iain Banks
Iain Banks | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iain Banks |
Jaiotza | Dunfermline, 1954ko otsailaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Kirkcaldy, 2013ko ekainaren 9a (59 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: besikulako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Stirling (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea, idazlea eta filosofoa |
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Izengoitia(k) | Iain M. Banks |
Genero artistikoa | science fiction literature (en) fiction literature (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
iain-banks.net | |
Iain Banks (Dunfermline, Fife, Eskozia, 1954ko otsailaren 16a - Kirkcaldy, Fife, 2013ko ekainaren 9a) eskoziar eleberrigilea izan zen.
Biografia
Literatura ingelesa, filosofia eta psikologia ikasi zituen Stirlingeko Unibertsitatean. British Steel konpainiarentzat lanean ari zela idatzi zuen lehen nobela, eta oso kritika onak izan zituen: The Wasp Factory (1984). Gero, Londresera joan zen bizitzera eta eleberriak idazteari ekin zion, batzuk zientzia-fikziozkoak; horietan nabarmenena Consider Phlebas (1987) eleberria da, Banksen maisulantzat jotzen dena. Zientzia-fikziotik aldentzen direnen artean, The Crow Road (1992) polizia nobela gailentzen da.
1983-1993 bitartean, hainbat aldiz agertu zen Granta literatura-aldizkari ospetsuak argitaratutako eleberrigile britainiar onenen zerrendan, zientzia-fikzioa lantzen duten idazleen sailean.
Beste lan batzuk: A Song of Stone (1997), The Business (1999), Dead Air (2002), The Steep Approach to Garbadale (2007), Transition (2009), Look to Windward (2000), Matter (2008), Surface Detail (2010).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iain Banks |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q312579
- Multimedia: Iain Banks / Q312579