Ignacio Uribe |
---|
Bizitza |
---|
Jaiotza | Bilbo, 1933ko abenduaren 27a (90 urte) |
---|
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
---|
Familia |
---|
Aita | Luis Maria Uribe |
---|
Hezkuntza |
---|
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
---|
Jarduerak |
---|
Jarduerak | futbolaria |
---|
|
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
---|
Ignacio Uribe Etxebarria (Bilbo, 1933ko abenduaren 27a) bizkaitar futbolari ohia da, aurrelari moduan aritzen zena. 20 eta 30eko hamarkadetan Real Madril eta Athletic Clubeko futbolaria izan zen Lusi Maria Uriberen semea da.
Ibilbidea
1953an iritsi zen Athletic Clubera, Indautxu Kirol Elkartetik. 1953ko irailaren 20an egin zuen debuta, Real Madrilen aurka 2-3 galdu ondoren. Ordekzo gisa denboraldi bat egin ondoren, Panizoren lekua hartu eta titulartasuna lortu zuen. Euskal taldean abilezia handiko eta gol-ahalmen handiko jokalaria izan zen (69 gol 211 partidutan). Bere golik nabarmenena 1955ko Kopako finalean izan zen, boleaz egindako erremate batekin, talde bilbotarrak 1-0 irabazi baitzioan Sevillari. Manchester Uniteden aurka ere irabazi zuen (5-3), 1957ko urtarrilean, eta hat-trick bat Real Madrilen aurka (4-2) 1957ko otsailean. lesioek 1963an erretiratzera behartu zuten, 29 urte besterik ez zituela.
Estatistikak
Tituluak
Kanpo estekak
- Euskal Irrati Telebista Publikoa. «Ignacio Uribe, oso harro Athleticek Manchesterren jokatutako partidarekin». www.eitb.eus 2018ko martxoaren 29an kontsultatua.
- Ignacio Uriberen fitxa ofiziala Athletic Cluben