Itsasikara

1755eko Lisboako lurrikara eta osteko itsasikara

Itsasikara, itsas lurrikara edo itsaspeko lurrikara epizentroa itsas hondoan duen seismoa da.[1] Itsasikarek sarritan tsunamiak sortzen dituzte; ondorioz, itsasoak itsasbazterreko lurrak estaltzen ditu, eta hondamendi handiak eragiten.

Itsasikara baten sorburua da ozeanoaren azpian faila bat apurtzea edo luiziak izatea; horrek ur kantitate handiak mugitzen ditu, eta olatuak sortzen ditu.

Ezagunenetarikoak:

  • 1755eko Lisboako lurrikara eta itsasikara, beheko hiria (Baixa) guztiz suntsitu zuena.
  • 2004ko abenduaren 26an izandako Indiako ozeanoko itsasikara, Indonesiako kostatik gertu sortua, Somaliaraino iritsi zena.

Erreferentziak

  1. «itsasikara», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.

Ikus, gainera

  • Lurrikara
  • Tsunamia
  • Megatsunamia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2799675
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2799675