Itziar Irakulis Loitxate

Itziar Irakulis Loitxate

(2023)
Bizitza
JaiotzaZornotza, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2014 - 2018) gradu : geomatics engineering (en) Itzuli
Valentziako Unibertsitatea
(2018 - 2019) master : Teledetekzio
Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
(2019 - 2023) doktoretza : geomatics (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
ikusi

Twitter: itziraloi LinkedIn: 09bb14151 Edit the value on Wikidata

Itziar Irakulis Loitxate (Zornotza, Bizkaia, 1996) zientzialaria da, ingeniari geomatiko eta topografikoa.[1][2][3][4]

Bizitza

Ikasketak: UPV/EHUn Geomatika eta Topografiaren Ingeniaritza gradua egin ondoren, Teledetekzio Masterra egin zuen Valentziako Unibertsitatean. 2020tik doktoretza egiten ari da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, LARS Lur eta Atmosferaren Teledetekzio taldearen barruan.[1]Haren tesia sateliteen bidezko berotegi-gasen detekzioari buruzkoa da, batez ere, metanoarena, bereizmen handian.

“Masterra egin aurretik, enpresa batean aritu nintzen lanean, kartografian, eta han geratzeko aukera izan nuen, baina askoz ere erakargarriagoa zait ikertzea. Gainera, larrialdi klimatikoari aurre egiteko zerbait egin dezakedala sentitzen dut, eta horrek asko asetzen nau”.[1]

2023an Nazio Batuen Erakundean (NBE) ari da lanean mundu osoko metano isurketak antzematen. Metanoa da berotegi gas nagusietan bigarrena, eta, hura gutxitzeko aukera handia denez, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) IMEO jarri du martxan, nazioarteko metano isuriak antzemateko behategia. Itziarrek hor parte hartzen du, MARS izeneko proiektuan. Satelite bidez atzemandako isuriak ahalik eta arinen jakinarazten dituzte, gelditzen saiatzeko.[5]

Mexikoko PEMEX erregai-enpresan neurriz kanpoko metano-isuriak aurkitu ditu Itziar Irakulis Loitxate ingeniariak zuzendutako ikerketak. AEBko eta Turkmenistango isuriak ere ikertu ditu, bereizmen handiko sateliteekin.[6][7][8][9]

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

  1. a b c Kaiera, Zientzia. (2021-09-03). «Itziar Irakulis, ingeniari geomatikoa: "Alderdirik onena da beti gauza berriak ikasten nabilela"» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. «Itziar Irakulis, petrolio industriaren metano-isuriak argitara» EITB 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. Kaiera, Zientzia. (2021-09-03). «Itziar Irakulis, ingeniari geomatikoa: "Alderdirik onena da beti gauza berriak ikasten nabilela"» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. «Itziar Irakulis, petrolio industriaren metano-isuriak argitara» EITB 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  5. ««Isurketak gutxitzeko, ekoizteko era aldatu behar da»» Berria 2023-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  6. «Itziar Irakulis, petrolio industriaren metano-isuriak argitara» EITB 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  7. La detective climática que descubre fugas de metano para la ONU. .
  8. 20minutos. (2021-07-01). «Un estudio liderado por la UPV pide controlar emisiones de metano a la industria de extracción de gas y petróleo de EEUU» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  9. Planelles, Manuel. (2022-06-27). «A la caza de las megafugas invisibles de metano que calientan el planeta» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  10. iAgua, redaccion. (2022-11-10). «Luis Guanter y un estudio del Grupo LARS, condecorados en los I Premios de Investigación UPV» iAgua (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa: Isurketak gutxitzeko, ekoizteko era aldatu behar da Berria, 2023.10.27
  • La policia del metano Youtube
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123507521
  • Wd Datuak: Q123507521