Jaime Balmes

Jaime Balmes

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJaume Llucià Balmes i Urpià
JaiotzaVic, 1810eko abuztuaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVic eta Casa Bojons (en) Itzuli, 1848ko uztailaren 9a (37 urte)
Hobiratze lekuaViceko katedrala
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Cervera (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Ikaslea(k)
ikusi
  • Fèlix Vilarrúbias i Busquets
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, presbiteroa, idazlea eta apaiza
InfluentziakAgustin Hiponakoa, Tomas Akinokoa, René Descartes, Gottfried Wilhelm Leibniz eta Thomas Reid
KidetzaReal Academia Española
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Jaime Balmes (Vic, Katalunia, 1810eko abuztuaren 28a - 1848ko uztailaren 9a) apaiz katolikoa, kazetaria eta filosofoa izan zen. Filosofo gisa, eskolastizismo modernoaren barnean kokatzen da, eta XIX. mendeko Espainiako filosofo nagusietakotzat hartzen da.

Bere lanean eta zuzendu zituen aldizkarietan —La sociedad (Bartzelona, 1843) eta El pensamiento de la nación (Madril, 1844) aldizkarietan— politika, ekonomia eta gizarteari zegozkion gaiez jardun zuen. Langileen elkarteen alde egin zuen, haien eta ugazaben artean akordioak lortzeko bide bila. Industria eta nekazaritzarekiko protekzionismoaren alde egin zuen. Politikaren alorrean, nazioaren interesak alderdien gainean daudela aldarrikatuz, liberalak eta karlistak programa bakar baten inguruan bildu nahi izan zituen. Ildo horretatik, elkarren kontrako gerran ari ziren monarkiaren bi adarrak batzea, Elisabet eta Montemolíngo kondea elkarrekin ezkonaraziz, Balmesen asmorik ausartena eta porrot handiena izan zen.

Lanak

Lan garrantzitsuenak: El protestantismo comparado con el catolicismo (1842), El Criterio (1843) (euskarara Zinkunegik itzulia, Irizpidea, 1918), Filosofía fundamental (1846) eta Filosofia elemental (1847).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2439397
  • Commonscat Multimedia: Jaime Balmes / Q2439397

  • Wd Datuak: Q2439397
  • Commonscat Multimedia: Jaime Balmes / Q2439397