Jean-Louis Barrault

Jean-Louis Barrault

Irudi gehiago
Sociétaire of the Comédie-Française (en) Itzuli

1943ko urtarrilaren 1a - 1946ko abuztuaren 31
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Louis Bernard Barrault
JaiotzaLe Vésinet, 1910eko irailaren 8a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia eta Paris, 1994ko urtarrilaren 22a (83 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Madeleine Renaud  (1940 -  1994)
Familia
ikusi
  • Marie-Christine Barrault (osaba)
Hezkuntza
HeziketaLycée Chaptal (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki zuzendaria, Mimoa, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, gidoilaria, idazlea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
ikusi
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Comité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) Itzuli

IMDB: nm0056761 Allocine: 668 Rottentomatoes: celebrity/jeanlouis_barrault Allmovie: p4132 TCM: 10366 IBDB: 6693
Musicbrainz: bcde59e8-16d4-4e12-aae6-c568714026d6 Discogs: 826517 Find a Grave: 7149 Edit the value on Wikidata

Jean-Louis Barrault (Le Vésinet, 1910eko irailaren 8a - Paris, 1994ko urtarrilaren 22a) antzezle eta antzerki-zuzendari frantsesa izan zen, batez ere, mimo-antzezpenengatik ezaguna. Parisko École du Louvren eta Théâtre de l´Atelier antzerki-eskolan ikasi zuen. 1940tik 1946ra arte, Comédie Françaisen aritu zen, eta 1946an Renaud-Barrault antzerki-taldea sortu zuen, bere emazte Madeleine Renaudekin batera. Théâtre des Nations antzokiaren zuzendaria izan zen. 1968an antzoki hori hartu zuten ikasleei eman zien laguntzak pizturiko gatazkaren ondoren, kargua utzi zuen eta Renaud-Barrault konpainia berrantolatu zuen, emaztearekin batera. Antonin Artauden jarraitzaile zen, eta erabateko antzerkia egiten saiatu zen beti. Barraultentzat, antzezlea bera eta gorputzaren bidezko antzezpena dira antzerkiaren funtsa, baina berebiziko garrantzia ematen zion testuari ere. Genero eta antzerki-molde ugari landu zituen, zuzendari zein antzezle gisa: tragedia grekoa, Shakespeare, klasiko frantsesak, bere garaiko komedia, absurduaren antzerkia, abangoardiako antzezpen esperimentalak... Antzerkigile askoren lanak zuzendu zituen, hala nola Ionesco, Molière, Shakespeare eta, batez ere, Paul Claudelenak. Gainera, hainbat idazleren obrak egokitu zituen antzerkirako, besteak beste, Faulkner, Rabelais, Jarry, Apuleio eta La Fontainerenak. Carné zuzendariaren Les enfants du paradis filmean parte hartu zuen 1944an. Antzerkiari buruzko liburuak idatzi zituen; Antzerkiari buruzko gogoetak, 1959) eta Jean-Louis Barraulten antzerkia, 1961 dira aipagarrienak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Louis Barrault Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q309898
  • Commonscat Multimedia: Jean-Louis Barrault / Q309898

  • Wd Datuak: Q309898
  • Commonscat Multimedia: Jean-Louis Barrault / Q309898