Jean Etxepare Landerretxe

Ez nahasi Jean Etxepare Bidegorrirekin.
Jean Etxepare Landerretxe

Bizitza
JaiotzaJatsu, 1937ko urriaren 31
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaHazparne, 1961eko abuztuaren 10a (23 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 356

Jean Etxepare Landerretxe (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1937ko urriaren 31 – Hazparne, Lapurdi, 1961eko abuztuaren 10a),[1] "Jean Etxepare gaztea" gisa eta "John de Cize", "Ihizgorri", "Don Xixtu" ezizenez ere ezaguna, euskal idazlea izan zen. Artikulugile izan zen batez ere Etxepare.

Bizitza

Baionako Teknika eskolan ikasi zuen eta berehala hasi zen kontulari lanetan. Lehenengo idazlanak 1957an argitaratu zituen Gazte aldizkarian. Geroztik, han eta Herria, Gure Herria eta Pan-pin aldizkarietan ipuinak argitaratu zituen, haurrentzat eta helduentzat idatziak. 1959an Euskal-Kulturaren-Alde erakundek antolatutako ipuin lehiaketa irabazi zuen. Arno Xuria izeneko antzerkia idatzi zuen, eta Pagnolen eta Txekhoven lan batzuk egokitu zituen euskarara. Hogeita lau urte bete gabe zituela hil egin zen.

Idazlanak

Hil ondoren, 1963an, aldizkarietako idazlanak bildu eta argitaratu zizkioten Mendekoste Gereziak eta beste izenburuarekin, Piarres Xarritonek prestatu zuen edizio batean..

1991n bilduma hori, osatua, berrargitaratu egin zen izenburuan soilik Mendekoste gereziak utzita, eta Inazio Mujika Iraolak egin zuen edizioa. Lehenengo liburuan argitaratutako testu guztiak daude edizio berrian, beste narrazio eta kazetaritza-lan batzuk gehituta.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. https://zubitegia.armiarma.eus/?i=356
  2. «Mendekoste Gereziak eta beste (1963). Jean Etxepare Landerretxe - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).

Kanpo loturak

  • Jean Etxepare Landerretxe literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q11927449