Jesus Maria Etxeberria

Jesus Maria Etxeberria
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1963ko irailaren 9a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Francisco Escudero
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta orkestra zuzendaria
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaKlarinetea

Jesus Maria Etxeberria (Iruñea, 1963ko irailaren 9a) euskal musikagilea da.

Biografia

Klarinete ikasketak egin zituen hasieran, eta ondoren, Francisco Escuderoren zuzendaritzapean, konposizio-ikasketak egin zituen. Orkestra-zuzendaritzaren inguruko ikastaroetan ere parte hartu izan du. 23 urterekin, Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen, eta 1988an Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin eta 1989an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hasi zen lanean. Londresen egin zuen egonaldian, «The European Sinfonia» izeneko taldea sortu zuen. Letoniako eta Errusiako Orkestra Nazionalak ere zuzendu ditu.

Obra

Orkesta musika

  • Alfanhui (1984);
  • Ander (1985);
  • Elegía (1993).
  • Música para unas imágenes (1996);
  • Noche de Paz (1996);
  • Dos Bocetos (1996);
  • Metamorphosis (1997);
  • El hombre y el espacio (1998);
  • Requiem sine verbis (1999);
  • Hospital Krev (1999);
  • Ajoi (1999).

Bandarako musika

  • Fantasía sobre un estudio de clarinete (1984).

Ganbera-musika

  • Sonata para clarinete y piano (1985);
  • Septeto (1986);
  • Divertimento (1986);
  • Cuarteto nº 1 (1988);
  • Trío nº 2 (1992);
  • Ziga (1998);
  • Ennea (1998) (Nafarroako Gobernuaren saria);
  • Cuarteto en cuerda nº 2 Tétares (1998) (Pablo Sorozabal saria) (1998);
  • Estudio para piano (1999);
  • Coplas (1999);
  • Diálogos (1999);
  • Cuarteto de cuerda nº 3 En el interior de la memoria (2000);
  • Reflexiones (2000);
  • Pente (2000).

Ahots musika

  • Dos canciones (1992).

Diskografia

  • Dos Bocetos, Pablo Sarasate orkestarekin, Olaf Koch-en zuzendaritzapean. Fundación Música Contemporánea (1998)
  • Cuarteto de cuerda nº 2 Tétares, Euskal Herriko Musikagileen Elkarea eta Sociedad General de Autores Españoles (2000).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Webgune ofiziala.
  • (Gaztelaniaz):Zuzendaria Auñamendi Entziklopedian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q102536389
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 36426
  • Wd Datuak: Q102536389