Jiri Georg Dokoupil

Jiri Georg Dokoupil

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKrnov, 1954ko ekainaren 3a (69 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, argazkilaria eta irakaslea
Parte-hartzailea
  • documenta 7 (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Kunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Lovis Corinth Prize  (2012)
KidetzaVerwertungsgesellschaft Bild-Kunst (en) Itzuli
Genero artistikoaNeue Wilde (en) Itzuli

Discogs: 648468 Edit the value on Wikidata

Jiri Georg Dokoupil (Kronv, 1954ko ekainaren 3a) txekiar margolaria da. Tropa sobietarrak Pragan sartu zenean (1968), gurasoak Koloniara joan ziren bizitzera eta han egin zituen lehen mailako ikasketak. Gero Fisikako eta Matematikako ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi zituen bere benetako bokazioa, pintura, lantzeko. Kolonian, Mülheimer Freiheiteko arte-lantegi ospetsuan hasi zen pintura-ikasketak egiten, eta Düsseldorfeko Arte Akademian Europako eskola abangoardisten ikasketak sakondu zituen gero, Joseph Beuysen gidaritzapean. Maisuaren irakaskuntza kontzeptualak bereganatu zituen, baina beste artista bat izan zen bidea erakutsi ziona, Sigmar Polke, hain zuzen. Polkerengandik estiloaren ukapenaren teoria bereganatu zuen, sormena itotzen duten sailkapenen aurka borrokatzeko metodo gisa. Laurogeiko hamarraldiaren hasieran bazuen leku bat Alemaniako arte garaikidean.

Alemaniar neoespresionismoaren adibide ereduzko gisa, erakusketak egin zituen herrialde hartako galeria nagusietan, eta munduko bi erakusketa garrantzitsuenetakoen bidez (Veneziako Bienala eta Basileako Dunsthalle), bere burua ezagutarazi zuen Alemaniaz kanpo ere. Gainera, eskolak eman zituen Düsseldorfeko Arte Akademian, eta garrantzi handiko urratsa egin zuen bere karreran New Yorken erakusketak eginez. Bien bitartean, bere ibilbide artistikoaren hasierako espirituari fidel, behin eta berriro aldatu zuen bere estiloa. Artea sentsualitatea sakontzeko bide gisa hartuz, adimenaren artea ukatuz, eta eskura dagoen edozein teknika artistiko baliatuz, bere obra egungo artearen joera estetiko guztien artean mugitzen da etenik gabe, figuraziotik abstrakziora, arte kontzeptualetik pintura espresionistara, eta poparen, surrealismoaren edo errealismo fotografikoaren bitartekoak ere baliatzen ditu.

Teknikari dagokionez, era guztietako euskarrietan lan egin du, tradizionaletan eta berrietan; pneumatikoak edo fotokopiak erabili izan ditu.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Jiri Georg Dokoupil artnet-en web-orrian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q555152
  • Commonscat Multimedia: Jiří Georg Dokoupil / Q555152

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 72194246
  • ISNI: 0000000081527242
  • BNE: XX949421
  • BNF: 131949409 (data)
  • CANTIC: a11393683
  • GND: 118971026
  • LCCN: n84223838
  • NKC: jn19990209147
  • Tabakalera ID: 53628
  • SNAC: w6rv38hf
  • SUDOC: 067285759
  • ULAN: 500045749
  • UB: a1276467
  • RKD: 23524
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01545/eu_d_1578/d1578
  • Bilduma digitalak
  • MNCARS: url
  • Wd Datuak: Q555152
  • Commonscat Multimedia: Jiří Georg Dokoupil / Q555152