Jota (musika)

Aragoiko jotariek

Jota (gaztelaniaz ˈxota eta katalanez ˈdʒɔta ahoskatua; aragoieraz hota ˈxota edo ixota iˈʃota; asturieraz eta galizieraz xota, ˈʃota eta ˈʃɔta ahoskatua) Iberiar penintsulatik zabaldutako musika eta dantza tradizionala da. Gehienetan binaka bata bestearen aurrean jarrita dantzatzen badute ere, jota batzuk biribilean jarrita dantzatzeko ohitura ere badago. Kontraste handiko dantza da: erritmo bizkor eta arinarekin dantzatzen da, saltoka, eta kopla kantatzen den konpasetan dantzariak pausatu egiten dira. Nagusiki, 6/8 edo 3/4 konpasean idazten da eta batzuetan 6/4 konpasean ere bai.[1]. Dantzatzerakoan kriskitinak eta jantzi tradizionalak erabiltzen dituzte.

Erdi Aroan "xota" zuen izena, mozarabierazko šáwta ("salto") hitzetik ekarria.

Hainbat aldaera ditu, hona hemen nagusiak:

  • Aragoiko jota, bertoko folklorearen ezaugarri nagusitzat hartzen dutena.
  • Gaztelako jota, beste aldaerak baino serioago dena.
  • Nafarroako jota
  • Bizkaiko jota

Penintsulatik at, Filipinetan eta Kolonbian, espainiar etorkinen eragina dela eta, antzeko jotak dantzatzen dituzte.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Jota. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q252626
  • Commonscat Multimedia: Jotas / Q252626

  • Wd Datuak: Q252626
  • Commonscat Multimedia: Jotas / Q252626


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.