Kolomarte

Lyme Park (Cheshire), Giacomo Leoni- k diseinatua. Fatxada nagusiak 15 kolomarte ditu pilastraten bidez banatuak.

Bi zutabeen arteko espazioari kolomarte deritzo.

Kolomartea ardatzetik ardatzera neurtzen da eta ordenaren arabera honela sailkatzen dira:

  • Toskanar ordena batean, sei modulo;
  • Doriar ordenan batean, zazpi modulo;
  • Joniar ordena batean, hamaika modulu eta erdi;
  • Korintoar ordena batean, sei, bederatzi eta hamabi modulu artean izan daiteke, idulkidun portikoak diren edo ez.

Kolomarte estandarrak

Kolomarte tarteen neurri estandarrak hauek dira:

Piknostilo
Diametro bat eta erdi duen kolomartea.
Sistilo
Bi diametroko kolomartea.
Eustilo
Bi eta laurden diametroako kolomartea; Vitruvioren arabera proportzio onena da [1]
Diastilo
Hiru diametroko kolomartea.
Areostilo
Lau edo gehiago diametroko kolomartea. Hauen arkitrabea harrizkoa izan ordez egurrezkoa izan behar du.
Araeosistiloa
Areostilo eta sistilo kolomarteak txandakatuz.

Ikus, gainera

  • Kolomadi

Erreferentziak

  1. Vitruvius, De architectura, iii.3.6.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1364172
  • Commonscat Multimedia: Bays (architecture) / Q1364172

  • Wd Datuak: Q1364172
  • Commonscat Multimedia: Bays (architecture) / Q1364172