Kosi

Kosi
Koshi, Saptakoshi (ne)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera729 km
Geografia
Map
Koordenatuak26°54′37″N 87°09′42″E / 26.9104°N 87.1617°E / 26.9104; 87.1617
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalMadhesh Province
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Bagmati ibaia
    Arun River (en) Itzuli
    Tamur River (en) Itzuli
    Bhote Koshi (en) Itzuli
    Sun Kosi (en) Itzuli
Arroaren azalera29.400 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Ganges

Kosi[1]Koshi[1] grafia ere aski zabaldua dago— (hindiz Kosi कोसी नदी, nepaleraz Koshi कोशी नदी edo Sapta Koshi सप्तकोशी), Nepal eta Indiako ibaia da, nahiz eta bere erreka batzuen iturria Tibeten ere badagoen.

Geografia

Nepalen Kosi Gunea zeharkatzen du eta Indian Bihar estatua. Ganges ibaiaren iparraldeko ibaiadar garrantzitsuena da Gandaki ibaiarekin batera. 729 km-ko ibilbidea egiten du eta ibaiaren arroa 95.156 km²-koa da. Zazpi ibaik osatzen dute Kosi ibaia, honako hauek dira hain zuzen ere: Sun Kosi (nepaleraz सुनकोशी), Tamakoshi (तामाकोशी), Dudh Kosi (दुधकोशी), Indravati (इन्द्रावती), Likhu (लिखू) eta Tibetetik datozen Arun (अरुण) eta Tamur (तमोर).

Uholdeak

Montzoi garaian ur maila eta abiadura asko igotzen zaio eta Bangladeshen ondoren uholdeen erruz munduan hiltzen den jende kopuru handiena hiltzen da urtero Kosiren ertzetan. Uholdeok ibaiaren ibilbidea aldatu egiten dute eta azken 250 urtetan 120 kilometro egin du mendebalderantz.

Parke Nazionalak

  • Sagarmatha Parke Nazionala: Everest mendiaren hegoaldeko lepoa, Lhotse, Cho Oyu eta inguruko Himalaia eremua hartzen ditu, 2.845 altuerarate jeisten delarik. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1976an.
  • Kosi Tappu Basabizitzaren Erreserba: Terai lautadaren ekialdean dago, Kosi ibaiaren eremu alubialetan bizi diren hegazti espezie ugari babesteko sortu zen 1979an.

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q695610
  • Commonscat Multimedia: Koshi River / Q695610

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315144516
  • LCCN: sh89002809
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 5702599
  • Wd Datuak: Q695610
  • Commonscat Multimedia: Koshi River / Q695610