Lehenengo Boer Gerra

Lehenengo Boer Gerra
Boer Gerrak
1881eko Majubako gudua
Data1880ko abenduaren 20a-1881eko martxoaren 23a
LekuaHegoafrika
EmaitzaBoerren garaipena
Pretoriako Ituna
Gudulariak
Hegoafrikar Errepublika  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Buruzagiak
Piet Joubert Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua George Pomeroy Colley
Indarra
3.000 soldadu 1.200 soldadu
Galerak
41 hildako
47 zauritu
408 hildako
315 zauritu

Lehenengo Boer Gerra (ingelesez: First Boer War, afrikaansez: Eerste Vryheidsoorlog, hitzez hitz «Lehenengo Askapen Gerra»), Lehenengo Anglo-boer Gerra edo Transvaalgo Gerra 1880 eta 1881 artean hegoaldeko Afrikan izandako gatazka izan zen.

Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuak 1877an Transvaal konkistatu zuen. Luze zirauen boerren suminak lehertu zuen lurralde horretan 1880an.

Gatazka hasi bezain azkar amaitu zen Majuba muinoko borrokan (1881eko otsailaren 27an) boerrek lortutako garaipen erabakigarriari esker. Errepublikak independentzia berreskuratu zuen Hegoafrikar Errepublika izenpean. Paul Kruger, matxinadako buruetako bat, presidente bihurtu zen 1883an.

Bitartean, Majubako porrotak umiliatuta, britaniarrek Hegoafrikako koloniak federatzen bilatu zuten, eskualdeko gehiengo afrikanerren aurrean euren interes estrategikoak babestu nahian.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q329203
  • Commonscat Multimedia: First Boer War / Q329203

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85137096
  • NKC: ph772829
  • Wd Datuak: Q329203
  • Commonscat Multimedia: First Boer War / Q329203


Historia
Hegoafrika
Artikulu hau Hegoafrikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.