Leonel Ruiz Miyares

Leonel Ruiz Miyares
Bizitza
JaiotzaSantiago, 
Familia
AitaVitelio Ruiz Hernández
AmaEloína Miyares Bermúdez
Hezkuntza
HeziketaEkialdeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalari konputazionala eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Centro de Lingüística Aplicada de Santiago de Cuba
Lan nabarmenak
ikusi
  • Diccionario Básico Escolar Cubano
KidetzaSociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
Diccionario Básico Escolar Cubano (2010)

Leonel Cosme Ruiz Miyares (Santiago de Cuba) Kubako hizkuntzalari konputazionala da. 1971an Santiago de Cuban sortu zen CLA Zentroko (Centro de Lingüística Apli­cada) zuzendari orokorra da.[1][2] Hizkuntzaren Prozesamendua arloaren barruan analisi morfologikoan, lexikografia konputazionalean, hiztegi elektronikoetan eta corpus linguistikoetan ikertzen du.[3]

Ikerketa eta ekarpenak

Kubako Ekialdeko Unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen, eta bertan lortu zuen doktore-titulua. 2002 urteaz geroztik CLA-k urtero antolatzen du Simposio Internacional de Comunicación Social izeneko kongresua, Santiagon hizkuntzalaritzazko lexikografiazko eta hizkuntzalaritza konputazionalezko hainbat aditu nabarmendu biltzen dituena.[4][5][6]

Lankidetza EHUko Ixa Taldearekin

Kubako Diccionario-basico-escolar. Interneteko adibidea.

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar (DBE) hiztegi hori (digitala eta paperezkoa).[7] Hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen da.[8][9][10]

Lankidetza hori dela eta Kubak “Carlos J. Finlay” Ordenaren Saria eman zion Ixa Taldeko Xabier Artola irakasleari 2023ko otsailaren 16an. Kubako zientzialari nazionalei eta atzerritarrei ematen dien kondekoraziorik gorena da hori. Artolari Kubarekin 20 urteko lankidetza zientifiko emankorrarengatik eman diote saria. Santiagoko Linguistika Aplikatuaren Zentroarekin bereziki,eta eta Leonel Ruizen bitartez.[11]

Erreferentziak

  1. 40th anniversary of the Centro de Lingüística Aplicada in Santiago de Cuba IXA taldearen blogean
  2. Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k 40 urte – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  3. (Gaztelaniaz) Leonel Ruiz Miyares. Research gate.
  4. Ruiz Miyares, Leonel; Rodríguez Abella, Rosa María. (2021). Contribuciones a la Lingüística y a la Comunicación Social. (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) Chacón, M. Sc Miguel A. Gaínza. «Falleció en Santiago de Cuba el Héroe del Trabajo de la República de Cuba Vitelio Ruiz Hernández» Periódico Sierra Maestra (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  6. Vitelio Ruiz lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Diccionario básico escolar - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  8. Ruiz Miyares, Leonel. (2021-05-13). Ixa Taldeari esker ona Cubatik (CLA zentroak 50 urte) – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  9. Eloína Miyares lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  10. Vitelio Ruiz lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  11. Kubako sari akademiko gorena Xabier Artola Ixakideari (2023-02-16) – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Centro De Lingüística Aplicada De Santiago De Cuba
  • XVI Simposio Internacional De Comunicación Social
  • @cla_comsoc Twitter sare sozialean "Centro de Lingüística Aplicada.Comunicación Social"
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116786519
  • Wd Datuak: Q116786519