Mendiguren gaztelua

Mendiguren gaztelua
 Monumentu historikoa
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaDonibane Garazi
Koordenatuak43°09′44″N 1°14′02″W / 43.1622°N 1.2339°W / 43.1622; -1.2339
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
Mérimée IDPA00084506

Mendiguren gaztelua edo Donibane Garaziko zitadela[1] Nafarroa Behereko Donibane Garazi hiriburuko gotorleku bata da, izen bereko muinoan kokaturik. Donibane Garaziko zitadela hiriaren gainean altxatzen da, 70 bat metro gora, harresien babesera.[2]

Mendiguren gaztelua hiriaren sorrerarekin batera eraikia izan zen. Fernando Katolikoa buru zutela 1512an Gaztelako Erresumako armadak Pirinioak igaro eta Garazi bereganatu zuten. Nafarroako erregeek Bearnora alde egin behar izan zuten. Hurrengo urteetan eskuz esku, gaztelarren eta nafarren artean ibili zen hiria. [3]

Egungo gotorlekuak lau bastioi ditu eta 1625-1627 artean Pierre de Conty d'Argencourek eraikia eta 1640-1648 Nicolas Desjardinsek zabaldua izan zen. Mendebaldeko aldean artilleriarako lekuak daude, 1540. edo 1550. hamarkadetan eraikiak. 1686 eta 1700 artean, François Ferry ingeniariak, Vaubanen agindupean, bigarren mailako defentsak eraiki zituen. 1728an ere eraikitze-lanak egin zituzten. XIX. mendeko lanek ez zuten XVII. mendekoak aldatu[4].

Sarrera moduan arrapala dute. Mendebaldean, Garaziren panorama ederra dugu. Inguruko zitadela bisitagarria da baina ez gaztelua bera, non egun herriko eskola dagoen. Bertan zegoen antzinako barrakoiak, kapera, gobernadorearen etxea, bolborategia eta putzua.

Erreferentziak

  1. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. PA00084506. .
  2. Montagne Pays Basque. Donibane Garazi eta Zitadela. .
  3. Naiz!. (2013-9-16). Nafarroa, gazteluz gaztelu. .[Betiko hautsitako esteka]
  4. Folio, Gérard. (2005). «La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine» Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense (25) ISBN 2-11-094732-2..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518346
  • Commonscat Multimedia: Citadelle de Saint-Jean-Pied-de-Port / Q16518346

  • Wd Datuak: Q16518346
  • Commonscat Multimedia: Citadelle de Saint-Jean-Pied-de-Port / Q16518346
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa
  • i
  • e
  • a
 Donibane Garaziko harresiak
Ateak
Jondoni Jakobe atea • Frantziako atea • Elizako ateaAndredena Mariaren atea • Espainiako atea
Kaleak
Zitadelako karrika • Espainiako karrika • Frantziako karrika • Elizako karrika • Uharteko karrikaIturriko karrikaAskatasun karrikaZuharpetako karrikaFloquet enparantza
Zubiak
Barnealdean
Mendiguren gaztelua / Donibaneko zitadela • Zubiburuko eliza