Núria Cadenes i Alabèrnia

Núria Cadenes i Alabèrnia

Irudi gehiago

Independentziaren aldeko Kataluniar Solidaritateako lehendakari

2013ko urtarrilaren 26a - 2016ko martxoaren 5a
← Toni Strubell i Trueta - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNúria Cadenes i Alabèrnia
JaiotzaBartzelona, 1970eko otsailaren 18a (54 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Torrent
Familia
AmaTeresa Alabèrnia i Domènech
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta kazetaria
Parte-hartzailea
  • Q77405108 Itzuli
    Defensem l'escola en català
Jasotako sariak
ikusi
  • Premis de la Crítica dels Escriptors Valencians  (2010)
    [[]]  (2016)
    Gold Letter  (2021)
    Valencia Negra  (2020)
KidetzaMaulets
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Independentziaren aldeko Kataluniar Solidaritatea
Socialist Party of National Liberation (en) Itzuli

nuriacadenes.cat
Twitter: Ncadenes Edit the value on Wikidata

Núria Cadenes i Alabèrnia, jatorriz Núria Cadenas i Alabèrnia (Bartzelona, 1970eko otsailaren 18a) kazetari eta idazle katalana da.

Biografia

Turó de la Peiran (Bartzelona) jaio zen 1970eko otsailaren 18an.

Gaztetan izaera laiko, katalanista eta aurrerakoia zuen Heura Eskolan ikasi zuen. Geroago, 1980ko hamarkadaren amaieran, Kataluniako ikasle mugimenduan parte hartu zuen eta Maulets gazte erakunde independentistaren sortzailea izan zen[1].

Espetxeratzea

1988an, 18 urte zituela, Bartzelonan atxilotu zuten Terra Lliure erakundearen atentatu zapuztu batean ustez parte hartzeagatik.

1990eko urrian Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, eta espetxe zigorra ezarri zioten. Auziak elkartasun mugimendu zabala eragin zuen.

1992an irten zen kartzelatik, ia sei urte preso eman ondoren.[2]

Askatu ondoren Bartzelonara itzuli zen, eta bertan Historia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta itzultzaile lanetan aritu zen. Gero Valentziara joan zen eta bertan El Temps aldizkarian eta Acció Cultural del País Valencian lan egin zuen. Gaur egun El Temps, Vilaweb eta Catalunya Radioko kolaboratzailea da eta liburu-denda bat kudeatzen du Valentzian[3].

Jarduera politikoa

Maulets gazte erakundearen sortzailea eta Partit Socialista d'Alliberament Nacionaleko (PSAN) kide izan zen. 1992ko martxoan Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan Bartzelonan bigarren joan zen Catalunya Lliureren zerrendan, baina erakundeak ez zuen ordezkaritzarik lortu. 2010ean, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, PSAN ordezkatzen zuen Solidaritat Catalana per la Independencia hauteskunde koalizioko hautagai zerrendan aurkeztu zen Gironan[4].

Literatura lana

  • Cartes de la presó. Valentzia: Eliseu Climent, 1990. ISBN 978-84-7502-275-8 (idazleak, kartzelan zegoela, senide eta lagunei igorritako gutunak).
  • El cel de les oques. Bartzelona: Columna, 1999. ISBN 978-84-8300-712-9
  • Memòries de presó (1988-1992). Valentzia: Eliseu Climent, 1994. ISBN 978-84-7502-423-3
  • L'Ovidi. Valentzia: Eliseu Climent, 2002. ISBN 978-84-7502-649-7 (Ovidi Montllor i Mengual aktore eta kantariari buruz)
  • Vine al sud! Guia lúdica del País Valencià. Bartzelona: Columna, 2008. ISBN 978-84-664-0934-6 (Núria Cadenes izenarekin izenpetutako aurreneko liburua).
  • AZ. València: Eliseu Climent, 2009 ISBN 978-84-750-2829-3 (26 ipuin hogeita sei pertsonaiaren gorabeherekin)[5]
  • El banquer. Bartzelona: Edicions de 1984, 2013. ISBN 978-84-15835-07-3
  • Tota la veritat. Bartzelona: La Magrana, 2016. ISBN 9788482648019. 2022ko berrargitalpena du: ISBN 978-84-19013-07-1[6]
  • Secundaris (Comanegra, 2018) ISBN 9788417188535
  • Guillem. Bartzelona: Amsterdam, 2020 ISBN 9788417918194 (Guillem Agulló i Salvadorren hilketari buruzkoa)[7]
  • Temps Obert (Bartzelona: Comanegra, 2022) ISBN 978-84-18857-77-5

  • Tiberi Cèsar (Bartzelona: Edicions Proa 2023) ISBN 978-84-19657-33-6

Sariak

  • Ciutat d'Elx narratiba saria (2008): AZ .
  • Valentziako Idazleen Kritikaren XX. saria, narratibakoa (2010): AZ
  • Crims de Tinta VII. saria (2016) Tota la veritat lanagatik.
  • València Negra eleberri onenaren saria (2020), Guillem liburuagatik.[8]
  • Lletra d'Or saria (2021) Guillem lanagatik.[9]

Erreferentziak

  1. [https://web.archive.org/web/20070929050057/http://www.blocjaume.com/homenots1.php?numero=14 «Homenots i Donotes del Bloc de Progr�s Jaume I de l'Alc�dia: CADENAS»] web.archive.org 2007-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  2. (Katalanez) «En defensa de l'escriptora Núria Cadenes - 25 nov 2015» El Punt Avui 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  3. (Katalanez) Cadenes, Núria. (2021-09-30). «En resum» Núria Cadenes (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  4. «Núria Cadenes tancarà la llista de Solidaritat Catalana per Girona ! directe!cat» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  5. (Katalanez) «'AZ', vint-i-sis contes, de Núria Cadenes» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  6. (Katalanez) «Núria Cadenes confessa ‘Tota la veritat’» Núvol (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  7. (Katalanez) «Núria Cadenes: 'El que va passar amb en Guillem Agulló va ser una autèntica pel·lícula de terror, amb una maquinària que trinxava persones'» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  8. (Katalanez) «Núria Cadenes, Aro Sainz de la Maza i John Connolly, guanyadors del festival València Negra» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  9. (Katalanez) «Núria Cadenes rep el premi Lletra d’Or per la novel·la 'Guillem'» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).

Kanpo estekak

  • Núria Cadenes. Web pertsonala.
  • Núria Cadenes Arxivat 2012-01-15 a Wayback Machine., directe!cat
  • Núria Cadenesen narrazio bat Berrian, euskaratuta[Betiko hautsitako esteka]
  • Nuria Cadenes AELCen orrian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5685131
  • Commonscat Multimedia: Núria Cadenes / Q5685131

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 63370711
  • ISNI: 000000005955958X
  • BNE: XX947276
  • BNF: 16731810k (data)
  • CANTIC: a11786711
  • GND: 142141755
  • LCCN: n2002074543
  • SUDOC: 178889164
  • UB: a1331120
  • Wd Datuak: Q5685131
  • Commonscat Multimedia: Núria Cadenes / Q5685131