Nafarroako kondestable

Nafarroako kondestable kargua 1424ean Karlos III.a erregeak sortua izan zen, ordura arte indarrean zegoen Nafarroako banderazain kargua ordezkatzeko.

Erabaki honekin Karlos III.ak segitzen zuen Iberiar penintsulako erresumen tendentzia gorteko karguak berrizendatzeko, kutsu frantsesa eta prestigiozkoa emanez.

Betidanik Alferez edo Banderazaina izan ziren karguak izendapena berria jaso zuten Aragoiko erresuman (1379an), Gaztelakoan (1382an) eta Portugalgoan (1382an).

Erregearen ondotik kondestablea erresumako armadako gidari nagusia zen. Erregeak Kondestablea izendatzen zuen erresumako noble handien artean. Kargua ez zen printzipioz biziartekoa eta kargugabetze aukera zegoen.

Nafarroako konkistaren ondotik Espainiako erregeak Nafarroako Kondestable titulua mantendu du baina era guztiz ohorezkoan eta familia ontasun bezalakoa.

Nafarroako Kondestableen zerrenda

Kargu militarra

  • 1424: Karlos III.ak erabakitzen du Karlos Beaumontekoa banderazainaren ondorengoa Luis II.a Beaumontekoa izango dela Kondestable izenarekin. Luis II.a Karlos III.aren suhia zen.[1].
  • 1432-1451: Luis II.a Beaumontekoa, Leringo kondea. Kargugabetua Erregearen aurka oldartzeagatik.
  • 1451-1481: Piarres Peralta, Leringo Doneztebe haraneko kondea
  • 1481-1495: Luis III.a Beaumontekoa, Leringo kondea. Kargugabetua Erregearen aurka oldartzeagatik.
  • 1495-1501: Alfontso Carrillo Peralta, Leringo Doneztebe haraneko kondea
  • 1501-1507: Luis III.a Beaumontekoa, 2. aldiz. Berriro kargugabetua oldartzeagatik.
  • 1507-1513: Alfontso Carrillo Peralta, 2. aldiz. Kargua galdu zuen Nafarroako konkistaren ondorioz.
  • 1513-1530: Luis IV.a Beaumontekoa, Leringo kondea. Konkistan espainiarrak laguntzeagatik kargua eskuratu zuen.[2] Karguan hila.

Ohorezko titulua

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Jaurgain, Jean. «Les Beaumont-Navarre. Notes historiques et généalogiques» EINA (Paris) (3): 637-651. ISSN 0212-7016..
  2. Hiru.com. Deio. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25474696
  • Wd Datuak: Q25474696