Pablo Arozena

Pablo Arozena
Bizitza
JaiotzaArraioz, 1896ko otsailaren 25a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1964ko urtarrilaren 31 (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfraidea, misiolaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Pablo Arozena Urrutia, erlijio-izena Arraiozko Artzaia (Arraioz, Baztan, 1896ko otsailaren 25a - Iruñea, 1964ko urtarrilaren 31), Nafarroa Garaiko kaputxino, misiolari eta euskal idazlea izan zen.[1]

Bizitza

Pablo Arozena Arraiozen jaio zen 1896ko otsailaren 25ean. 1914an Kaputxinoen Ordenan sartu zen, Arraiozko Artzaia izen berria hartuz. Iruñean 1922an apeztu ostean, denbora laburra eman zuen Euskal Herrian, 1931-1963 urte bitarte luzean Guam uhartean eta Manilan ibili baitzen misiolari. Euskal Herrira itzuli eta gutxira zendu zen, 1964ko urtarrilaren 31n, Iruñean.[2]

Lanak

Euskarazko lanak Irugarrengo Prantziskotarran eta Zeruko Argian hasi zen argitaratzen, 1922an, hitz lauz eta bertsoz, eta Begi-beltx ezizenez sinaturik. Ezagunagoa da, ordea, hiztegigintzan egin zuen lanarengatik. Euskararen Adiskideek Iruñean 1926an antolatu zuten lehiaketaren gaien artean Azkueren hiztegian ez dauden hitzen zerrenda osatzeko proposatzen zuena bazegoen. Ohi zenaren kontrara, gai horren inguruan bost lan aurkeztu ziren, eta haietariko hoberena Arozenak aurkeztu zuena izan zen.[2]

Erreferentziak

  1. Castells, Carmen. Arocena Urrutia, Pablo. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
  2. a b Bidador, Joxemiel. Baztango euskal idazleen berri laburra (V). Euskaldunon Egunkaria, 2000ko otsailak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak

  • Pablo Arozenaren olerkiak, bertso eta olerkien hemeroteka, urkiza.armiarma.eus
  • Bidador, Joxemiel Baztango euskal idazleen berri laburra, Euskaldunon Egunkaria, 2000-1-21; 2000-1-28; 2000-2-4; 2000-2-11; 2000-2-18; 2000-2-25, zubitegia.armiarma.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q100348296
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 4395
  • Wd Datuak: Q100348296