Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Paralisia (antzinako grezieraz: παράλυσις, "nerbioak desgaituz") giharretako edo nerbio-sistemako arazoengatik mugimenduak egiteko ahalmenaren edo sentikortasunaren murriztea edo galera da. Ohiko gaixotasuna da, nerbioen gaitasunen galeraren ondorioz. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan 50 pertsonatik batek paralisi motaren bat du diagnostikatua.