Parisko meridianoa

Parisko meridianoa (frantsesez Méridien de Paris) Parisko Behatokitik igarotzen den meridiano bat da (2°20′14.025″ ekialdeko longitudea). Garai batean Greenwich meridianoarekin lehia izan zuen, 1884an Meridianoaren Nazioarteko Batzarrak bozketa bidez Greenwich meridianoa ofizialki bereganatu zuen arte (Frantzia abstenitu egin zen).

Paris hirian Arago izena daramaten 12 zentimetro diametroko 135 plaka edo domin daude, François Arago frantziar astronomoaren omenez. Astronomo honek meridiano honen neurketa zehatza burutu zuen eta hiriko lurzoruan ezarritako 135 plaka hauek meridianoaren ibilbidea adierazten dute.

Iruditegia

  • Aragon domina eta plaka Parisko kale baten lurzoruan.
    Aragon domina eta plaka Parisko kale baten lurzoruan.
  • Parisko lerroa adierazten duen lurzoruko lerroa edo Cassini aretoa. Parisko Behatokia.
    Parisko lerroa adierazten duen lurzoruko lerroa edo Cassini aretoa. Parisko Behatokia.

Ikus gainera

  • Greenwich meridianoa

Kanpo estekak

  • Monumentu ikustezina. Arago monumentuaren istorio laburra, irudiekin batera. (Ingelesez)
  • Parisko meridianoa/Arago plaka Arago medirianoaren xehetasnak, GPS datekin batera.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518594
  • Wd Datuak: Q16518594