Partitura-editore

Partitura-editore bat, musika-notazioko softwarea edo musika-notazioko prozesadorea partiturak sortzeko erabiltzen den softwarea da. Musika-editore bat notazio musikalerako da testu-prozesadore bat testu baterako dena; izan ere, biek ahalbidetzen dituzte zuzenketa azkarrak (egin eta desegin), edizio malgua, truke erraza (Internet bidez edo biltegiratze-baliabide trinkoen bidez) baita diseinu garbi eta uniformea ere. Gainera, editore gehienek notak interpretatzeko eta grabatzeko gaitasuna dutenez bereziki erabilgarriak dira konpositore hasiberrientzat edo musikaririk ez dagoenean; analogia bera erabiliz horrela programa informatikoa bihurtzen da bai testu-prozesadore, bai sortutako testuaren aurrebista erakusteko software.

Fitxategien formatuak

Partitura-editore gehienek fitxategi-trukerako formatu batera edo bietara esportatu edo horietatik inporta dezakete:

  • MIDI fitxategi estandarra.
  • MusicXML[1]

Partiturak lantzeko Mediawikik sortu duen hedapenak bi formatu horietako audio-fitxategiak interpretatu eta sor ditzake.

Gainera, partitura-editoreek aukera ematen dute pdf formatura, testu (ascii), irudi (png, svg) eta soinu formatuetara (ogg) esportatzeko, baita formatu horietatik inportatzeko ere.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) MusicXML Software. MakeMusic, Inc 7 de julio de 2012.

Ikus, gainera

  • Partitura
  • Guido Arezzokoa, musika -notazio modernoaren asmatzailea
  • LilyPond

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Partituren 20 editore onenak.
  • (Ingelesez) MusicXML ezaugarriak dituen musika-notazioko softwarea
  • (Ingelesez) Musical notation codes –Musika-fitxategietarako formato ezezagunenen arteko konparazioa
  • (Ingelesez) Comparison of 200 Music Fonts from Standard Notation Software
  • (Ingelesez) List of typeset music formats, International Music Score Library Project
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64601
  • Commonscat Multimedia: Scorewriters / Q64601

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph136955
  • Wd Datuak: Q64601
  • Commonscat Multimedia: Scorewriters / Q64601
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Scorewriter» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.