1958an egin zen fraide. Filosofia ikasi zuen, Erriberrin (Nafarroa), eta, ondoren, Teologia Arantzazun. Aita saxofonista eta tenore zuen, eta bera santutegiko organista izan zen 1978ra arte. Mezetarako zenbait pieza konposatu zituen. Musika txikitatik ikasi zuen, Amezketako parrokian.[3]
Halaber, kate berean "Klasikoak gaur" irratsaioa aurkezten ibili zen (5.000 saiotik gora egin zituen), musika klasikoa eskaintzen zuena. Musikazale handia zen, eta, 2000. urtean azaldu zuenez, 3.000 CD zituen. Euskadi Irratian musika klasikoari buruzko saio bat egiteko deitu ziotenean sortu zen Klasikoak gaur saioa.
«
Zuretzat eguraldia zen musker bat eguzkitan, edo behorren arrenak behe lainotan, edo saiek ze noranzko hartzen zuten haizetan, edo inurriak zulora ote doazen ekaitzaren usainetik ihesi, edo orbelak soinu desberdina ateratzen duela hezetasuna gordetzen duenean, edo ilargiak lurrari bakean uzteko esaten digula egun batzuetan. Inguratzen zintuena irakurtzeko gaitasuna izan duzu.
↑«Pello Mari Zabala Bengoetxea - Jakin.eus» www.jakin.eus(Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
↑Gara. (2022-02-03). «Pello Zabala idazle, eguraldian aditu eta fraide frantziskotarra zendu da, 78 urterekin» naiz:(Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
↑ abZabala, Juan Luis. (2000-12-01). «Nik idatzikoa irakurtzen duenak entzun ere egin dezan nahi iaten dut» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
↑Berria. «Pello Zabala blogari BERRIA.INFOn» Berria(Noiz kontsultatua: 2022-02-03).