Rhodospirillum rubrum

Rhodospirillum rubrum
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaAlphaproteobacteria
OrdenaRhodospirillales
FamiliaRhodospirillaceae
GeneroaRhodospirillum
Espeziea Rhodospirillum rubrum
[[|]], 1907
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Rhodospirillum rubrum bakterio Gram negatiboa da, Rhodospirillum genorokoa, espirilo itxura duena (bakterio kiribila da). 800-1000 nanometroen luzera du. Muturreko flageloak ditu (kokapen polarra) eta mugikorra da [1]. Uretan bizi ohi da.

Bakterio hau fotosintesi bakteriarra egiteko gai da, eta kolore purpura du (dituen karotenoideek emanda). Halere, fotosintesian ez du SH2 erabiltzen elektroien emaile bezala, H2 (hidrogeno molekularra) baizik. Horregatik, bakterio purpura ez-sufreduna da [1].

Metabolismo oso berezia du Rhodospirillum rubrum-ek, eta horretan datza haren berezitasuna: anaerobio fakultatiboa da, hots, oxigenoarekin zein oxigenorik gabe bizi daiteke. Giro aerobio batean arnasketa aerobioa egiten du eta kimiorganotrofo bezala jardun. Giro anaerobioan, hartzidura alkoholikoa burutzen du ebergia kimikoa (ATP) lortzeko. Bigarren kasu honetan fotosintesi bakteriarra ere egiten du, dituen bakterioklorofilei esker (gogoratu fotosintesi bakteriarra beti anaerobioa dela [2]). Modu autotrofo zein heterotrofoan hazi daiteke.

Ingurugiroan oxigeno dagoenean R. rubrum-ek ez du fotosintesia egiten, arnasketa aerobioa baizik, eta ez ditu pigmentu fotosintetikoak (bakterioklorofilak, karotenoideak) sintetizatzen, bakterioak behar ez dituelako. Ondorioz, berezko kolore purpura galtzen du.

Beste berezitasun metabolikoa dauka bakterio honek: nitrogenoaren finkapena ere egiten du [3]. Nitrogenoaren finkapen prozesua ikertzeko eta prozesu horretan nitrogenasa entzimak duen funtsezko zeregina hobeto ulertzeko ikerketa asko egin dira laborategian Rhodospirillum rubrumekin.

Erreferentziak

  1. a b Withers, Amanda Rhodospirillum rubrum[Betiko hautsitako esteka]
  2. Manchester LC, Poeggeler B, Alvares FL, Ogden GB, Reiter RJ. Melatonin immunoreactivity in the photosynthetic prokaryote Rhodospirillum rubrum: implications for an ancient antioxidant system
  3. Kanemoto RH, Ludden PW (May 1984) Effect of ammonia, darkness, and phenazine methosulfate on whole-cell nitrogenase activity and Fe protein modification in Rhodospirillum rubrum. Journal of Bacteriology. 158 (2): 713–20

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24303
  • Commonscat Multimedia: Rhodospirillum rubrum / Q24303
  • Wikispecies Espezieak: Rhodospirillum rubrum

  • Identifikadoreak
  • GND: 4178052-8
  • NKC: ph118048
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 976516
  • GBIF: 3221654
  • ITIS: 965618
  • NCBI: 1085
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D012247
  • Wd Datuak: Q24303
  • Commonscat Multimedia: Rhodospirillum rubrum / Q24303
  • Wikispecies Espezieak: Rhodospirillum rubrum