Rincón de Ademuz

Rincón de Ademuz
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
HiriburuaCastielfabib eta Ademuz
Zatiketa
ikusi
  • Ademuz, Casas Altas, Casas Bajas, Castielfabib, Puebla de San Miguel, Torrebaja, Vallanca eta Sesga (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°04′49″N 1°17′07″W / 40.0802°N 1.2854°W / 40.0802; -1.2854
Azalera370,22 km²
Demografia
Biztanleria2.189 (2022ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea5,91 bizt/km²
Hizkuntza ofizialagaztelania

El Rincón de Ademuz (katalanez: el Racó d'Ademús edo el Racó, aragoieraz: o Rincón d'Ademuz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Gaur egun Valentziako Erkidegoaren exklabea da, Aragoiko Teruelgo probintzia eta Gaztela-Mantxako Cuencako probintziaren artean baitago. Historikoki ez zen horrela izan, Santa Cruz de Moya herria (Cuencako probintzian gaur egun), besteak beste, Valentziako Erresuman egon zelako.

Eskualdeak 7 udalerri ditu, 370,10 km²ko azalera du eta 2005ean 2.505 biztanle zituen. Hiriburua Ademuz/Ademús da. Eskualde menditsua da, Turia ibaiak bustitzen duena (eskualdean Ibai Zuria bezala ezagutzen dena), nekazal aktibitatearekin (laboreak, barazkiak, bazka landareak...) artile abeltzaintza eta baso esplotazioarekin.

Geografia

Virgen de la Huerta eliza, Ademuz.

Turia ibaiak eskualdean Teruelgo fosa handiaren zati den haran bat irekitzen du. Haran hau, ekialdetik, Javalambreko Mendilerroak inguratzen du, mendilerro honetako mendien artean, Alto de las Barracas edo Cerro Calderón (1.839 m) dagoelarik, Valentziako Erkidegoko mendirik garaiena. Mendebaldetik, berriz, Mendi Unibertsalak izeneko mendilerroaren azken mendi adarrek inguratzen dute, Cruz de los Tres Reinos bezalako mendiekin, hau, 1552 metrokoa.

Udalerriak

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Ademuz/Ademús 1.269 100'4 12'35
Casas Altas/Cases Altes 178 15,9 11,19
Casas Bajas/Cases Baixes 244 22,6 10,79
Castielfabib/Castellfabib 244 106'3 2,29
Puebla de San Miguel/la Pobla de Sant Miquel 107 63,6 1,68
Torrebaja/Torre Baixa 418 4'7 88'90
Vallanca 172 56,6 3,03

Hizkuntza

Bertako herritarrak valentziar sentitzen badira ere, hizkuntza eta kultura aldetik Aragoirekin ere lotura handia dute. Horregatik Rincóngo tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko gaztelania da. Valentziar Herrialdeko beste eskualdeekin batera hitz egiten den churro deitzen dioten hizkerak aragoieraren substratua eta katalanaren adstratua dauka.

Ekonomia eta komunikabideak

Ekonomiari dagokionez, eskualdeko herrien aktibitaterik nagusienak, nekazaritza eta udako turismoa dira.

Eskualdea, bi errepide nazionalek zeharkatzen dute, Teruel eta Cuenca arteko N-420ak eta Alacantetik Frantziarako N-330ak, Zaragoza bidez, Utiel eta Teruelekin lotzen duena.

Herritar ezagunak

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Eslava Blasco, Raúl: Ademuz y su patrimonio histórico-artístico. Ademuz, 2007. ISBN 978-84-606-4251-0
  • Eslava Blasco, Raúl: Vallanca y su patrimonio histórico-artístico religioso. Vallanca, 2006. ISBN 84-611-0024-7
  • Gargallo Gil, J.E.: Habla y cultura popular en el Rincón de Ademuz. Madril, 2004.
  • Rodrigo Alfonso, Carles: El Rincón de Ademuz, análisis comarcal. Valentzia, 1998.
  • Sánchez Garzón, Alfredo: Aproximación a la Historia del Convento de San Guillermo en Castielfabib y Noticia del Hospital de la Villa [1446, julio 1], Valentzia, 2001. ISBN 84-931563-3-7
  • Sánchez Garzón, Alfredo: Aportaciones al conocimiento de la Encomienda de Montesa en el Rincón de Ademuz, Valentzia, 2002. ISBN 84-931563-2-9
  • ABABOL. Instituto Cultural y de Estudios del Rincón de Ademuz (ICERA) ikerketa taldearen aldizkaria, 1995etik hiru hilabetean behin argitaratua.

Kanpo estekak

  • Página web del Instituto Cultural y de Estudios del Rincón de Ademuz eta ABABOL bere aldizkaria.
  • Artea eta ondarea Rincón de Ademuzen.
  • Ademuzeko sagarrak.
  • Ibilbideak eskualdetik.
  • Estatistikaren Valentziar Institutua.
  • Rincón de Ademuz[Betiko hautsitako esteka] País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1432274
  • Commonscat Multimedia: Rincón de Ademuz / Q1432274

  • Lekuak
  • OSM: 1691757
  • Wd Datuak: Q1432274
  • Commonscat Multimedia: Rincón de Ademuz / Q1432274


Valentziar Herrialdeko eskualdeetako mapa Valentziar Herrialdeko eskualdeak Valentziar Herrialdeko eskualdeetako mapa

Alacantí · Alcalatén · Alcoià · Alt Maestrat · Alto Mijares/Alt Millars · Alto Palancia/Alt Palància · Alt Vinalopó · Baix Maestrat · Baix Segura (Vega Baja) · Baix Vinalopó · Camp de Morvedre · Camp de Túria · Canal de Navarrés · Comtat · Costera · Horta Nord · Horta Oest · Horta Sud · Hoya de Buñol/Foia de Bunyol · Marina Alta · Marina Baixa · Plana Alta · Plana Baixa · Ports · Requena-Utiel/Plana d'Utiel · Ribera Alta · Ribera Baixa · Rincón de Ademuz/Racó d'Ademús · Safor · Serranos/Serrans · Valentzia · Vall d'Albaida · Valle de Cofrentes/Vall de Cofrents · Vinalopó Mitjà