Roge Blasco

Roge Blasco

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1955eko urriaren 12a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Ikus-entzunezko komunikazio
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
IMDB: nm15962872 Edit the value on Wikidata

Roge Blasco Granados[1] (Bilbo, Euskal Herria[2], 1955eko urriaren 12a) Euskal Herriko kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezle bat da. Euskal Herriko Unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziatua da.

Hainbat hedabidetan telebista aurkezle nahiz irrati esatari izan da: Bilboko Radio Popular, Euskadi Irratia, Euskal Telebista eta TVE2. Egunkari hauetan ere artikuluak idatzi izan ditu: El Diario Vasco, Deia, Egin eta Gara.

Behin erretiroa hartuta, gustuko duena egiten jarraitzen du bere Youtube kanalean.[3][4][5]

Ibilbidea

1980 eta 1987 bitartean Euskal Rock Erradikalari buruzko Muskaria aldizkariko zuzendaria izan zen.

Euskal Telebistan 1988-1995 bitartean Doctor Livingstone, supongo eta 1996an TVE2 katean Tierra a la Vista saioak aurkeztu zituen.

Radio Euskadin 1984ko martxoaz geroztik Levando Anclas eta 1997ko iraila ezkeroztik La Casa de la Palabra irratsaioak aurkeztu ohi ditu. Bi irratsaio hauen bidez herrialde guztietako bidaiazale eta abenturazaleen nondik norakoak ezagutarazi ohi ditu.

Liburua

20 urtez Levando Anclas irratsaioa martxan izan ondoren, 2004ko azaroan irratsaio honen 20. urteurrenean Radio Euskadi irratiak eta Levando anclas: 20 años de viajes y aventuras liburua eta CDa argitaratu zituen, bertan Roge Blascok elkarrizketatutako bidaiari oroitu edo nabarmenenen hitz, pasarte eta aipamenak azaltzen direlarik.

Sariak

Bere ibilbide profesionalan zehar hainbat sari bereganatu izan ditu, horien artean Komunikazioaren Espainiar Geografia Elkartearen Saria duelarik.

Esanak

« Nik batik bat adimenarekin bidaiatzen dut, entzuleek kontatzen dizkidaten istorioen bidez. »
Roge Blasco.[6]
« Turista naiz, eta harro nago, ez daukat neure burua bidaiaritzat. »
Roge Blasco.[7]

Erreferentziak

  1. Levando Anclas. 20 años de viajes y aventuras. La Casa del Llibro. (Gaztelaniaz)
  2. Roge Blasco. La Casa de la Palabra. (Gaztelaniaz)
  3. «Gladysi omenaldia, larunbatean - Eguzki Talde Ekologista» Eguzki Talde Ekologista 2023-05-30 (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  4. Presentación canal de YouTube Roge Blasco.. (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  5. Central nuclear de Lemoiz. Basordas el no-territorio. Lurraldea ez dena.. (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  6. Roge Blasco. Euskonews.com
  7. Roge Blascori elkarrizketa. Aizunet.org

Kanpo loturak

  • Roge Blascoren bloga (Gaztelaniaz)
  • Levando Anclas irratsaioaren webgunea. Euskadi Irratia (Gaztelaniaz)
  • La Casa de la Palabra irratsaioaren webgunea. Euskadi Irratia (Gaztelaniaz)
  • Roge Blascori elkarrizketa. Euskonews.com
  • Roge Blascori elkarrizketa. Aizunet.org
  • Roge Blasco. Elkarrizketak. Argia.com
  • Roge Blasco kazetariaren biografia. Auñamendi Entziklopedia (Gaztelaniaz)
  • Doctor Livingstone, supongo telebista saioa ikusgai. Roge Blascok Jose Manuel Gomez galiziar bidaiaria elkarrizketatuz. (Gaztelaniaz)
  • La Casa de la Palabra irratsaioa entzungai (Gaztelaniaz)
  • Levando Anclas irratsaioa entzungai (Gaztelaniaz)
  • Central nuclear de Lemoiz. Basordas el no-territorio. Lurraldea ez dena. Roge Blasco - Youtube 2023
  • Acantilados Lemoiz. Más allá de la central nuclear.. Roge Blasco - Youtube 2023
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266653
  • Commonscat Multimedia: Roge Blasco / Q12266653

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 305140538
  • ISNI: 0000000418215202
  • BNE: XX1206394
  • LCCN: nb2014001121
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 26141
  • Wd Datuak: Q12266653
  • Commonscat Multimedia: Roge Blasco / Q12266653